Zer eskaintzen dugu?

FORMAZIOA ETA ZERBITZUAK

Herri feminista bat eraikitzeko ezinbestekoa da eraldaketa pertsonalak eta kolektiboak bultazea. Horregatik, aurretik aipatutako lan estiloan oinarrituta, jabekuntza eta boteretzeko prozesuak jarri nahi ditugu martxan.

FORMAZIOA

Emakume talde, talde feminista, herri mugimendu eta erakunde publiko zein elkarte pribatuetan ikastaroak, lan saioak eta aholkularitzak ematen ditugu. Hauek dira eskaintzen ditugun gaiak.
Behar eta eskaera zehatzetara ere moldatzen gara:

Gure genealogia feministak: Mugimendu Feministaren historia

Mugimendu feministak, ez dira orain dela hamarkada bateko kontuak; izan ere, feminismoa emakumeek munduko herrialde guztietan aurrera eramandako borroka eta ekarpenari esker garatzen joan da; herriz herri, auzoz auzo, belaunaldiz belaunialdi. Gaur egungo feminismoak badu bere jatorria, bere testuinguru politiko, sozial nahiz ekonomikoa. Hau guztia ezagutzea, munduan zein Euskal Herrian mugimenduak izandako bilakaera eta aldarrikapenak ulertzea, etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresna ezin hobea dela uste dugu. Ikastaro honetan, mendebaldeko mugimenduaren historiaz gain, Euskal Herrian 70. hamarkadatik aurrera ezagutu dugun mugimenduaren ingurua solastuko gara, antolatzeko modu eta aurrera eramandako borrokak aztertuz.

Ikusi pdf-a

GorputzGrafiak_fitxa

 

Ekin autodefentsa feministari!

Zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Zeintzuk dira gure bizipenak honen aurrean?Nola identifikatu erasoak? Emakumeok pasibotasunaren ideian hezten gara eta babes beharra dugun pertsonak garela sinesten dugu. Ideia hori hautsi eta gure buruak aitortu, egoeraz jabetu eta boteretzeko autodefentsa feminista lehenesten dugu.
Egin aurre indarkeria sexistari. Nik, zuk, guk…ekin!
Indarkeria sexistak dimentsio oso zabala dauka. Edozein eremutatik dago aztertzea, edozein eremuri buruz hausnartzea. Fenomeno konplexua izanik, indarkeriaren dimentsio zabalenari heldu eta gure herrian aurre egiteko ditugun tresnei buruz hausnartuko dugu, etorkizunean ditugun erronkak identfikatu eta gainditzeko asmoz.

Ikusi pdf-a

Festa dezagun gaurdanik geroa: genero rolak jaietan

Festak eduki sinbolikoa duten jendarte eta kultur adierazpenak dira: errealitatearen adierazle kondentsatuak. Jaiek norbanakoa kolektibora hurbiltzen dute, prozesu honetan jokoan sartzen diren sentsazio eta emozio anitzen bidez. Gure ustez festak bizitzaren erdigunean daude, baloreen munduarekin erabateko lotura dutelako; herriaren nortasuna, jendarte egitura eta hortaz, bertan ematen diren zapalkuntza eta diskriminazioak ere adierazten dituzte. Horrela, jaiek eta erritoek jendarte ordena iraunarazten dute: egungo hierarkia anitzak, hegemonikoak diren gizon eta emakume irudiak indartzen dituzte.

Ikusi pdf-a

Indarkeria sexistarik gabeko guneak jaietan

Emakumeak eta herritarrak orohar indarkeri sexistaz kontzientziatzeko helburuarekin jai eremuan kokatzen dugu informazio puntua dugu. Asmoa da emakumeek eta bereziki neska gazteek jaietan indarkeri sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea eta babes zein elkartasun gunea irudikatzea. Indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erraztu nahi ditugu. Erasotzaile izan daitezkeenei dena libre ez dela eta erasoak dauden kasuetan erantzuna izango dutela ohartarazteko gunea da, hala nola emakumeek beren burua defendatzeko duten gaitasunaz jabetzen laguntzeko eta bitarteko eta lanabesak eskaintzeko.

Eraso sexistarik gabeko gunea

Jai parekideak sustatzeko eskaintza

 

Gure buruaren jabe: maite ditzagun geure buruak

Askotan, gazte-gaztetatik ondoeza sentitzen dugu gure ikaskide, lagunarte edota familian. Sexu/genero sistemaren araberako hezkuntza jaso dugu, guztiok gara jendarte patriarkalaren ondorio eta horrek gaixotu egiten gaitu. Hau guztia egunero gure gorputzetan islatzen da, gure mugimenduetan, munduan egoteko zein jarduteko moduetan, gure jarreretan, gure gorpuzkeretan. Ikastaro honetan gorputzari eta mugimenduari garrantzi berezia eman nahi diogu eta burua eta arrazoia bezainbeste landu nahi ditugu gorputza eta emozioak.

Ikusi pdf-a

Pedagogia feministak hezkuntzan

Hezkuntza, jendarte aldaketarako ezinbestean landu beharreko eremua da. Gure indarrak, motibazioak eta ahaleginak bertan zentratu nahi ditugu eta hezkuntza eragilee formazio, aholkularitza eta elkarlan feminista proposatu. Azken batean hezkuntza hezkidetzailea lau haizeetara zabaldu nahi dugu. Nahiz eta eragile guztiekin elkarlana oso garrantzitsua ikusten dugun, eskola gure formazioaren abiapuntua izango da.

  • Zaindu zank! Hezkidetzan formakuntza: ikasle, irakasle eta gurasoekin
  • Boteretuz berdintasuna: autofendentsa feminista (neskentzat)
  • Desboteretuz berdintasuna: maskulinitateak feminismotik (mutilentzat)
  • Ba al du sexuak eraginik gure seme-alaben heziketan? Ipuin eta jolasak aztergai
  • Koitotik haratago. Sexualitate ereduak askotarikoak dira
  • Aisialdi egitasmoak ikuspegi feministatik aztertzen
Nola jarri bizitza erdigunean? Ekonomia feministaren oinarriak

Krisi testuinguru honetan, genero ardura naturalizatuak egonkortzen ari dira. Ekonomia feminista lan saio honen bitartez, generoak duen dimentsio sozioekonomikoan sakonduko dugu. Emakumeak eta gizonak ekonomian kokatzeaz haratago, feminitatea eta maskulinitatea ekonomian nola eraikitzen den ikusiko dugu. Bizitza prekarioetatik bizitza gozagarrietara salto egiteko lehen pausuak emateko saioa dugu hau.

Ikusi pdf-a

Politika feministak: zinegotzi eta udal langileei zuzendutako trebakuntza saioa

Ia bi hamarkada pasa eta gero, berdintasun politikak eta zeharlerrotasuna hainbat eremu eta erakundeetan aplikatu direla esan dezakegu. Aldiz, emakumeon zapalkuntzarekin amaitu dela eta berdintasuna dagoela ezin dugu esan. Horregatik, ezinbesteko elementua deritzogu, aurretik egindako akatsetatik ikasi eta aldaketarako borondate politikoan oinarritutako politika publikoak martxan jartzea. Denon ardura da zapalkuntza patriarkalarekin amaitzea, baina bereziki herritarron ordezkariena. Udal politika feminista bat garatzeko ezinbestekoa den kontzientzia hartzea izango da ikastaro honen helburua, eta politika feminista hori garatzeko oinarrizko trebakuntza jasotzea.

Ikusi pdf-a

Irakurbide feministak literaturan

Ikastaro honek literaturara hurbiltzeko irakurbide feministez hausnarketa egitea izango du helburu. Bide horretan, hezkuntza literarioak testuetara hurbiltzeko garatu izan dituen eredu matxistak gainditzeko saioak egingo dira, literatura geureganatzeko hartu ditugun joera zenbait zalantzan jartzeko asmoz. Izan ere, literatura-lanak geureganatu aurretik, irakurketak zedarritzeko eta mugatzeko joera zabalduegi dago. Alegia, maizegi irakasten zaigu nola behar duen literatura-lan batek irakurria izan, nola behar duen interpretatua izan. Eskolak ez ezik, eguneroko komunikabideek ere egiten dute lan hori. Horregatik, ikastaro honetan jasotzen ditugun eredu horien inguruko gogoetabideak zabaltzeaz gain, irakurbide feminista zenbait garatzeari ekingo zaio.

Begiradak zorroztu. Euskal kultura eta begirada feministak

Tailer honetan euskal kulturako hainbat ekoizpen eta dinamika taldean irakurri/ikusi/entzun egingo ditugu, elkarrekin horien inguruko gogoeta sustatzeko. Askotariko ekoizpen eta sorkuntzak landuko ditugu: ikus-entzunezkoak (pelikulak, iragarkiak, dokumentalak, pieza artistikoak…), kantuak, testu literarioak, kazetaritza- lanak, ilustrazioak… Saioen dinamika hau izango da: lehenik, adierazpide kultural edo sozialen bat elkarrekin irakurri/ikusi/entzun egingo dugu; bigarrenik, adierazpide horiek interpretatzeko baliabideak eskainiko ditugu; eta azkenik, begirada feministara hurbiltzeko urratsak egingo ditugu. Beraz, saioen bitartez bi helburu hauek uztartuko ditugu: batetik, euskal kulturako ekarpen zenbait ezagutzeko aukera izango dugu; eta bestetik, ekarpen horien inguruko begirada feminista gorpuzteko aukera izango dugu. Helburu horiek gogoan, hiru ardatz hauetan kokatuko ditugu geure gogoetak, hiru lerro hauen arteko aldeak bereizteko gakoak eskainiz: generoaren kultura(k), feminismo(ar)en kultura(k), eta kultura feminista(k).

Irakurle eskola feminista: Gorputzak hitz

Irakurle talde honetan pentsamendu feministan arakatzea izango dugu helburu, eta pentsamendu feministak sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango ditugu eztabaidagai. Horretarako, hainbat irakurgai (testu solteak, artikuluak edota liburuak) landu, eta horien inguruko gogoeta egingo dugu, betiere diskurtso feministek zabaldu dituzten bidezidorretan ibiltzeko asmoz, nork bere esperientziatik, nork bere gorputzetik.

Gorputz performatiboak eraiki: berreskura dezagun gurea dena

Performatibitate hitzaren esanahi edo sinonimoa, egin daitekena “egingarria dena” da; alegia, egin daitekeen guztia benetazko bilakatzea. 
Gorputz performatiboa ematen da sortutako akzioa errealitate eraldatzen denean. Ikastaro honetan gorputza izango da protagonista. Halaber, ikuspuntu feminista ardatz hartuta hausnartuko dugu zenbateraino den lagungarri edo eta baldintzatzaile sozialki eta kulturalki sexu-generoaren inguruan eraiki ditugun forma eta moduak. Premisa, esaldi honen inguruan kokatuko dugu: “Ez gara emakume jaiotzen, egin egiten gara”.

Ikusi pdf-a

Emakumeen qi gong (chi kung)

Emakumeen Qi Gong-ak ariketa errexen bidez, gure gorputza-emozio-buruarekiko ateak irekitzen gaitu, sakonki ezagutzera gonbidatuz; sentitu, errespetatu, goxotu, maitatu, garbitu, baimenak eman…izango dira ikastaro honetako lemak.
 Edozein adinako emakumearentzat pentsatua, gure denborak, uneak, prozesuak eta beharrak aintzat hartuko dira.

Ikusi pdf-a

ESKOLA FEMINISTA IRAUNKORRAK

Gai eta beharren arabera egiten ditugun ikastaroak dira. Momentu honetan bi proiektu iraunkor ditugu martxan:

  • “Eraldaketarako pedagodiak eta jarduera feministak hezkuntzan: hezkidetza” Bizkaiko Urtxintxarekin batera araban, gipuzkoan eta bizkaian eskeintzen dugu.
  • LABek sindikatuaren barne formaziorako eta prozesu feminista bermatzeko martxan jarritako eskola feminista iraunkorraren arduradun nagusiak gara. Eskolako edukiak bermatu, metodologia aproposak proposatu eta taldeen ebaluazio eta garapenaz arduratu gara.

ESPAZIO ETA ZERBITZUEN KUDEAKETA

Emakumeen etxe zein bestelako berdintasun zerbitzuen kudeaketa egiten dugu emakumeen ahalduntzearen mesedetan jartzeko helburuarekin.