Azken egunetako neurri eta debekuen harira Emagin Elkartean mezu hau zabaltzeko premia sentitu dugu. Gauza asko esan daitezke garaiotan; hala ere, guk gure jarduera aitortzeko eta aldarrikatzeko beharra izan dugu. Elkarte zein mugimenduok asko dugu esateko eta ekarpen handiak egiteko! Segi dezagun lanean!
Ante las nuevas medidas y prohibiciones de los ultimos dias, desde Emagin Elkartea hemos visto la necesidad de difundir un pequeño mensaje. Se podrian decir muchas cosas de los ultimos meses, pero nosotras hemos sentido la necesidad de reconocer el trabajo que hacemos y reivindicarlo como esencial. Las asociaciones y movimientos sociales tenemos mucho que decir y que aportar! Sigamos!.
.
.

 

2020ko martxoan, Covid-19aren harira sortutako krisia abiatu zenetik, ez dira garai errazak izan inorentzat. Askotariko bizipenek zeharkatu gaituzte guztiok, eta bakoitzak ahal genuen gisa egin diegu aurre. Osasun larrialdiarekiko beldurra nagusitu da jendartean, eta pixkanaka larrialdi sozial eta ekonomikoan murgiltzen ari gara: geroz eta bizitza sozial mugatuago dugu, ezin ditugu ezinbestekoak zaizkigun pertsonen arteko harremanak izan, ezin dugu afektua jaso eta, gainera, gure herriko kaleek geroz eta bizitza gutxiago dute, kasu askotan ezer ez. Gure arteko arrakala ekonomikoak areagotzen ari dira, eta horren aurrean debeku gehiago besterik ez datoz. Debekua, debekua eta debekua. Bizitza salbatzearen izenean, bizitza bere tenka larrian jartzen ari dira.

Kezkaz eta arduraz begiratzen diogu egoerari Emagin Elkartekook. Kezkaz begiratzen diegu debekatuta ez dauden jarduerei, ematen baitu inor ez dela kutsatzen erosketak egiten, lantegira joaten edota superfizie handietan. Erosi, lan egin, erosi eta etxera. Horixe da proposatzen diguten bizitza. Osasun sistema kolapsatuko denaren izuarekin interpelatzen gaituzte etengabe esanez ezin dugula bizipoza ematen digun ezer egin. Hamaika herritar asistentzia sanitario egokirik gabe uzten dituztenean, ez baitute coronavirusik.

Kezkaz herritarron pasibotasuna, indibidualizaziorako joera, obedientzia eta isolamendua izugarria izaten ari delako. Ezohiko neurriak direla esango duzue askok, baina nora bueltatuko gara “hau pasa eta gero”? Zeren zain gaude? Zer nolako jendartea ari gara sortzen?

Arduraz mugimendu sozialok herritarrei ikuspegi kritikoa izateko baliabideak ematen saiatu behar dugulako. Gure lana egiten jarraitu behar dugulako, eta, askotan gure buruak zentsuratzen ari garelako, segurtasunaren eta arduraren izenean. Gure benetako ardura da baliabideak eskaintzea, egoera ziur gabe honek eskaintzen ez dituen heldulekuak sortzea,  indarkeria matxistari aurre egiteko irizpideak ematea, zaintza lanak aitortu zein banatzeko oinarriak jartzea, gure arteko bereizkeriak desegiteko lanean jarraitzea.

Gure lana oinarrizko behar bat da, parte hartze sozial eta politikoa ezinbestekoa da, eskubide bat da. Ezin dugu “dena pasa arte” zain egon. “Dena” orain gertatzen ari delako, gaurdanik ari garelako gure oraina bizitzen eta etorkizuneko oinarriak jartzen.

Emagin elkartean hartzen diren neurriak beteko ditugu, baina gure lana alde batera utzi gabe. Horregatik, gure jarduera guztiarekin aurrera jarraituko dugu, egiten duguna inoiz baino premiazkoagoa dela uste dugulako. Segurtasun neurri guztiak betetzen dituzten jarduerak antolatzen jarraituko dugu, saretzen jarraitzeko eta komunitateak harilkatzeko.

A %d blogueros les gusta esto: