Gero eta gehiago dira emakumeok jaietan pairatzen ditugun erasoen kontra lanean diharduten udal eta elkarteak. Hori dela eta, Emaginek eskaintzen du indarkeria sexistaren prebentziorako gune ibiltaria; fisikoki herriko jaietan informazioa eskuratzeko zerbitzua da. Herritar guztientzako espazioa da, baina, bereziki, helburua da neska gazteengan eragitea; batetik, erasoak identifikatzen jakin eta autoefentsaren filosofĂ­a ezagutarazi nahi dugu; bestetik, ligoteo osasuntsua eta jaietan guztiontzako gozamena zabaldu nahi dugu.
Bertan, eskuorriak, pegatinak, txapak egiteko aukera eta material ugari daukagu eskuragarri.

Hemen duzue udaran Amurrion egon ziren bi hezitzaileei egindako elkarrizketa:
https://aiaraldea.eus/amurrio/1502885643479-emakume-izateagatik-gutxiesten-gaituen-edozein-jarrera-da-eraso-matxista