FORMAZIOA ETA IKERKETA FEMINISTA
Emagin, pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea da. Jendarte eraldaketaren alde lan egiten dugu eta horretarako prozedura feministak erabiltzen ditugu gure oinarrizko lan esparruetan:
Formakuntza, Ikerketa, Ekoizpena eta Dokumentazioa.
AZKEN BERRIAK
Laguntzailea
Webgune honen itzulpenaren laguntzailea: INAI
Kritika dekolonialera gerturatzeko bi mintegi egin ditugu
Gure praktika eta diskurtso feministek ibilbide luzea egin dute. Horretan, gailendu dira begirada batzuk, borroka ildo zein molde batzuk. Horregatik guztiagatik iritsi gara honaino. Jakitun gara, errealitatea aztertzeko moduek eta gure jardunbideek albokalteak eragin...
Gure jarduera aitortzeko eta aldarrikatzeko beharra dugu
Azken egunetako neurri eta debekuen harira Emagin Elkartean mezu hau zabaltzeko premia sentitu dugu. Gauza asko esan daitezke garaiotan; hala ere, guk gure jarduera aitortzeko eta aldarrikatzeko beharra izan dugu. Elkarte zein mugimenduok asko dugu esateko eta ekarpen...
‘Zaintza lanen demokratizaziorantz’ jardunaldiak bertan behera
'Zaintza lanen demokratizaziorantz' jardunaldiak bertan behera geratu eta atzeratzen direla jakinarazten dizuegu. Atzo indarrean sartu ziren neurri eta gomendioei jarraiki Hernaniko Udalak gaur goizean hartu du erabakia. Emagin Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu...
Maskulinitate tailerrak
Gizonekin lanketak egiten ditugu. Ausartuko al zara gizon pribilegioen inguruan hausnartu eta barrura begiratzen? https://www.youtube.com/watch?v=Kv4Br0OxWxk&t=11s
‘Zaintza lanen demokratizaziorantz’ jardunaldiak egingo dira Hernanin
Urriaren 23an Milagrosan eta 24an Biterin egingo dira 'Zaintza lanen demokratizaziorantz' jardunaldiak (Hernani). Beterri-Burruntzaldeako udalekin elkarlanean zaintza lanen erregimenaren diagnostikoa eta ikerketa-lana landu ditu Emagin elkarteak azken urtean. Izen...
ERAGILE FEMINISTEI MURRIZKETARIK EZ!
Mugimendu feminista osatzen dugun eragileak autogestioaren tradiziotik gatoz: ekinbide ezberdinak garatzeko, askotan, sare komunitarioen bitartez auto-finantzaketa baliatu izan dugu. Era berean, eragile askok, baliabide publikoak bilatu ditugu gure proiektuak martxan...
Biluztu, eredu berriez janzteko
Miren Aranguren Biluztu. Guztiz biluztu gaitu Covid-19 deituriko birusaren aitzakian izendatu den osasun krisiak. Agerian gelditu da nolakoa den eraiki dugun gizartea, nola antolatzen garen, zerk duen egiturazko lehentasuna eta zer den beharrezkoa (nahiz eta ez den...
Emagin elkartea: zer da eta zer egiten dugu? eskuorria
https://issuu.com/home/published/emagin_diptikoa_web
Zaintza eta etxeko langileekin gaude!
Gaur, martxoak 30 Etxeko langileen Nazioarteko eguna dugu. 1988an, Bogotan, Latinoamerikako Etxeko langileen I. Kongresuaren ondorioa izan zen eta zoritxarrez, orduan salatzen ziren bizi baldintzek ez dute hobera egin. Egun, ikusezinen dauden langileak dira; ez dakigu...
EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTAREN OHARRA
Euskal Herriko Mugimendu Feministak mahai tekniko bat eratuko du Covi19k larriagotu duen zaintza krisiari aurre egiteko. Horretarako, 48 orduko epea emaren diogu Euskal eta Nafar exekutiboei gure proposamena onartzen ote duten baieztatzeko. Ikusi bideoa Azken...
Emagineko kide diren Jone Arrazolak eta Miren Arangurenek jasoko dute aurten Oñatiko Udalaren Selma Huxley Barkham beka
'Bizitzak erdigunean. Oñatiko zaintzaileen genealogia feminista 1950-202' izeneko lana garatuko dute datozen hemezortzi hilabeteetan. Gaur egungo zaintza lanak "sinesmen patriarkaletan" oinarrituta daudela eta "gutxietsi egin direla" azaldu dute Arrazolak eta...
2019KO UDALDIKO BALORAZIOA
Dagoeneko amaitu da udako denboraldia eta horrekin batera, aurtengo hiruhilekoaren bizipenak jaso eta baloratu ostean, udaldiaren ondorengo balorazioa egiten dugu: Eraso sexisten aurkako Gunera gerturatu diren pertsonei dagokionean, aipagarria da nola herri gehienetan...
LAB sindikatuan eskola feminista aurrera eramateko bi urteko hitzarmena sinatu dugu
Bi urteren ondoren, Eskola Feministaren eskaintza gizonezko delegatuei ere zabaltzea dute helburu LABen. Emagin elkarteak eta LAB sindikatuak orain dela bi urte sinatutako hitzarmena berritu dugu, Emagineko idazkari Idoia Arraizaren eta LABeko idazkari nagusi Garbiñe...
Emagin elkartean formatzaileen lan plotsa osatu nahi dugu
LAN ESKAINTZA Emagin elkarteak formatzaileen lan poltsa osatu nahi du ▪ Autodefentsa feminista eta indarkeria sexista lantzeko formatzaileak ▪ Maskulinitatearen desboteretzea lantzeko formatzaile gizonezkoak ▪ Ekonomia feminista lantzeko formatzaileak Baldintzak -...
Zoritxarrez, Emaginen indarkeria sexistarik gabeko gunea ez da Hondarribin izango
Ate joka dugu udazkena, baina, oraindik, udarari eta gure herrietan hain ohikoak diren jaiei tartea gelditzen zaie. Gertutik ezagutu ditugu hainbat festa aurten ere Emagin Elkartean, Indarkeria Sexista Prebenitzeko Gunearekin jardun dugulako handik eta hemendik. Sasoi...
Bizitzak erdigunean. Ataungo zaintzaileen genealogia feminista (1950-2020) ikerketa lana burutuko dugu
Ataungo Udalaren 'Joxemartin Apalategi Beristain' bekarekin Ataungo zaintzaileen sarean arakatuko dugu. Haien lana eta topaguneak aitortu eta egungo zaintzaren krisiaren eztabaida plazaratzeko helburuarekin.
Skolaerekin elkartasuna
conCapa, M18 elkarteak eta guraso talde batek Skolae programaren kontra jarritako hiruko salaketa dela eta, datorren ostiralean, ekainaren 14ean, 10 pertsona deklaratzera deitu ditu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak. Tartean Emagineko kide den Idoia Arraiza...
Kuban ospatuko den ‘Paradigma askatzaileak’ nazioarteko jardunaldietan Euskal Herriko delegazioa izango da, eta horien artean Emaginek parte-hartuko du
'Paradigma askatzaileak' XIII. edizioa urtarrilaren 22tik 25era burutuko da La Habanan. Bertara joango dira Euskal Herritik hainbat eragile: Joxemi Zumalabe Fundazioa, Bizilur Elkartea, IPES, Ipar Hegoa Fundazioa eta Emagin. Hausnarketarako, sakontzeko eta...
Gorputz_grafiak erakusketa Iruñan
Memoria txiki bat egin nahi dugu; izan ere, memoria erresistentzia praktika bat da. Ez bakarrik errelato ofizialek kontuan hartu ez duten hori barnebiltzeko saiakeragatik, baizik eta gaur egun garena eta etorkizunean izango garen horrekin jokoan sartzen garelako. Gaur, hautu politiko bat hartu dugu: ez zaituztegu ahaztuko.
‘Gorputz grafiak’ erakusketa Iruñan
Gorputz_grafiak Memoria feministaren marruak erakusketa ikusgai izango da azaroaren 18tik hasita abenduaren 16a arte, Iruñako Condestable Civivoxen. Memoria txiki bat egin nahi dugu; izan ere, memoria erresistentzia praktika bat da. Ez bakarrik errelato...
‘Gure begiraden albokalteak’ mintegia
Eman izena hemen Gure praktika eta diskurtso feministek ibilbide luzea egin dute. Horretan gailendu dira begirada batzuk, borroka ildo zein molde batzuk. Horregatik guztiagatik iritsi gara honaino. Jakitun gara, errealitatea aztertzeko moduek eta gure jardunbideek...
Emakumeentzako Qi Gong
Emagin Elkartetik emakumeon osasuna sustatzeko bide kolektiboak arakatu nahi ditugu. Horregatik, gure gorputzen kontzientzia bultzatu, eta burua zein gorputzaren artean sortu dugun amildegia gainditzeko ahaleginean ari gara. Horri begirako taldekako lan saioak abiatu ditugu Nagore Orbeltzu Lakosterekin.
INDARKERIAREN KONTRAKO GUNEA JAIETAN
Emaginetik jaietan Indarkeria Sexistaren aurreko prebentzio lanetarako GUNEA jartzen hasi gara aurten ere. Hemen duzue egiten dugun lanaren bideo bat ikusgai.
Zuetako askok aski ongi ezagutzen duzue GUNEA, besteak beste, urte hauetan herri askotan egon garelako lanean. Ibilbideak eta esperientziak eraman gaitu jaietan ematen den indarkerian sakontzera eta urtez urte zerbitzu hau hobetzera. Eskerrik asko beraz bide honen parte izateagatik!
Oharra: zuen herriko jaietan Gunea jartzeko asmoa baduzue, ahalik eta azkarren abisatzen joatea eskertuko genizueke emagin@emagin.eus helbidera mezua bidalita. Eskerrik asko!
MASKULINITATE EREDU BERRIAK MANTENDU EGITEN DUTE HEGEMONIKOA
"Egoitz A. Albeniz Emagineko kideari elkarrizketa egin diote Berria egunkarian"
INDAR BAT GARA GU
Hemen duzue bide berriak arakatu nahi izan dutenen kontakizuna, patriarkatuari XXI. mendean aurre egiteko; emakume batzuen erresistentziaren historia laburra; zapalkuntzaren gau luzean jaio eta itzali ez den birramonen suarekin bizimodu duinen...
EMAGINEKO ASANBLADA OROKORRAREN KRONIKA
Urriaren 27an Bildu ginen Azpeitian. Han izan ginen lehenengo aldiz bilduta Emaginekin modu batean edo bestean harremana dugun kideak. Ez zen ohiko asanblada izan, bazuen berezitik zerbait. Urte luze hauetan Emagin sortu eta egin duten kideen ekarpenetatik...
UEU IKASTAROA PROZEDURA FEMINISTAK: Ezagutza, ikerketa eta herrigintza
Azaroaren 11n eta 12an bildu ginen Eibarren Udako Euskal Unibertsitateak duen egoitzan “Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza” deituriko ikastaroan. 30 lagunetik gora izan ginen bertan. Tartean, profil askotariko pertsonak: ikerlariak, interesa...
ABIAN DA NAFARROAKO HEZKIDETZA PLANA
Nafarroako hezkuntza departamentuak hezkidetza plana osatu du, eta haur hezkuntzan, batxilergoan zein lanbide heziketan txertatuko du. Aurten, Nafarroako 16 ikastetxe animatu dira SKOLAE izeneko proiektua martxan jartzera, eta esperientzia horien ondoren egingo diren...
IBARRAKO BERDINTASUN ZERBITZUA KUDEATZEN HASI GARA
Formazioa eta ikerketaren alorra lantzeaz gain, aholkularitza, zuzeneko eskuhartzea zein zerbitzuen kudeaketa dira Emagin Elkartean, azken urteotan, garatu ditugun lan lerroak. Azkena Ibarrako udalean abiatu dugu: apiriletik aurrera bertako berdintasun zerbitzua...
INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEAK NONAHI
Gero eta gehiago dira emakumeok jaietan pairatzen ditugun erasoen kontra lanean diharduten udal eta elkarteak. Hori dela eta, Emaginek eskaintzen du indarkeria sexistaren prebentziorako gune ibiltaria; fisikoki herriko jaietan informazioa eskuratzeko...
AGENDA
