Zer eskaintzen dugu?

DOKUMENTAZIOA ETA ARTXIBOA

Artxibo feministan izaera askotariko dokumentuak jasotzen ditugu, hala nola: argitalpenak, argitaratu gabe dauden dokumentuak, paperezko argitalpenak, ikusentzunezkoak…

 

Euskal Herrian badira artxibo feministak, baina guk batez ere honako irizpideen araberako dokumentu bilketa egiten dugu.

  • Euskal Herriko ikuspegia biltzen duten ikerketa feministak.
  • Mugimendu Feministak eta herri mugimenduetatik sortutako dokumentuak.
  • Argitaratu gabe dauden eta eskuratzeko zailagoak diren hainbat dokumentazio interesgarri.
  • Bestelako artxibategi, liburutegi, liburu denda, internet bidezko soporteak… guzti hauetan aurki ditzakegun dokumentuak ez ditugu guk beste behin ere jasoko eta eskuratuko (beharrezkoenak izan ezik), baizik eta artxibategiaren bidez, dokumentu interesgarri hauek zein dokumentazio zentroetan aurkitzen diren argitzen, aholkatzen eta errazten saiatzen gara.

EMAGINEKO ARTXIBOA

“Emaginen artxiboa kontsultatu nahi baduzu jarri zaitez harremanetan gurekin honako helbidean:
miren@emagin.eus