‘Bizitzak erdigunean. Oñatiko zaintzaileen genealogia feminista 1950-202’ izeneko lana garatuko dute datozen hemezortzi hilabeteetan.

 

Gaur egungo zaintza lanak “sinesmen patriarkaletan” oinarrituta daudela  eta “gutxietsi egin direla” azaldu dute Arrazolak eta Arangurenek. Arrazoi horregatik, zaintza lanei eta batez ere urteetan horretan jardun duten emakumeei aitortza egin nahi diete proiektuaren bitartez. Hiru helburu nagusi ezarri dituzte ikerketa-lanean: emakume zaintzaileek egin duten lana aitortu eta ezagutzera ematea, garai bakoitzeko zaintza lanen ezaugarriak zeintzuk izan diren aztertzea eta, azkenik, ateratako ondorio horiek “etorkizuneko perspektiban” jartzea –aurrera begira hobetzeko xedearekin–.

Ikerketa aurrera eramateko dokumentazio lana eta elkarrizketa ugari egingo dituzte; talde-eztabaidak ere geningo dituzte zaintzara dedikatzen diren emakumeekin zein zaintzak jasotzen dituztenekin, horiek nola baloratzen dituzten jakiteko helburuz. Behin informazioa jasota, testigantza eta argazkietan oinarritutako liburu bat sortuko dute.

Gaur egun zaintzeko dugun modua beste batzuen “eskubideen urraketan” oinarritzen dela adierazi dute, eta horretaz hausnartzera bultzatu nahi dituzte Oñatiko herritarrak.

%d bloggers like this: