Zein gara?

2003. urtean sortu genuen Emagin elkartea. Kapitalismoa, inperialismoa eta heteropatriarkatua errotik aldatzeko premiatik abiatu ginen. Ez gara hutsean aritu eta harrezkero, Euskal Herria feminismotik eraikitzen jarraitzen dugu. Guretzako garrantzi handikoa izan da beti, bizi gaituen sistemaren mugak agerian uztea: horren iraunaraztearen oinarrizko estrategiak agerian uztea eta bide batez, aurre egiteko eragile feminista indartsua sortzea. Horregatik, Emaginen bereziki axola zaigu ezkutuan geratu diren ekarpen feministen sozializazioa eta horiek jendartearen esku uztea.

Hasieratik, ikerketa eta dokumentazio zentro feminista izateko eta mugimendu feministak egindako hainbat hausnarketen biltegia izateko sortu genuen Emagin. Alabaina, bidean esperientzia berriak metatzen joan gara eta gaur egun ezagutza feminista kolektiboki bultzatu nahi duen bitartekoa ere bagara. Euskal Herria feminista antolatzeko bidean beharrezkoa den informazio bilketa lana, faltan diren ikerketen sustapena eta garapen ideologikoan garrantzitsuak diren eztabaida feministak bideratzen ditugu.

Azken urteetan izugarri hazi dira teoria feministak eta hausnarketak egiteko gune eta uneak. Unibertsitatean, herri mugimendu zein mugimendu feministan badago norabide horretan lanean dabilen egitasmorik. Emaginek, guzti horiek saretu eta aliantzak sortzeko elkartea izan nahi du; ezagutza feminista herrigintzaren mesedera jartzen dugu teoria eta praktikaren arteko amildegia murrizteko.

Emagin sendotzen ari gara egunez egun. Orain arteko ibilbidea emankorra izan da, baina aurrera begira lan eremuak zabaldu, sarea indartu eta egitasmoa hedatu nahi dugu.

Jarrai dezagun lanean!

  GURE TALDEA

Idoia Arraiza Zabalegi

Psikologian lizentziatua da (UPV/EHU 2010) eta Psikoterapia Gestalteko 3 urteko formazioa (CPH Bidean 2013) egin du Ikasketa Feministak eta Generokoak masterrarekin batera (UPV/EHU 2012), amaierako lana “Indarkeria lesbianen arteko harreman sexo-afektiboetan” izanik.

Gaztetatik izan du arlo politiko eta sozialekiko interesa eta bereziki mugimendu feministan ibili da hainbat kolektibotan parte hartuz eta talde dinamizazioan trebatuz. Egun Bilgune Feministako kidea da.

2011an hasi zen Emaginen baitan gai ezberdinen inguruko formazioak ematen. Azken urteetan indarkeria matxista eta autodefentsa feministaren ildoetan sakondu du eta formazio, aholkularitza zein ikerketa ezberdinak burutzen dabil. Esaterako, “Puntos críticos en San Fermines. Diagnóstico sobre seguridad desde las experiencias de las mujeres” edo “Proyecto de identificación y transformación de los puntos críticos de Zizur Mayor: Del Zizur prohibido al Zizur libre para las mujeres

2015etik Emagin Elkarteko koordinatzailea da

Maddalen Aduriz Rodriguez

Diseinuan graduatu zen (UVIC 2011) Bartzelonan eta Emakume eta Gizonen Berdintasun masterra egin zuen (EHU 2016) Donostian.

Eraldaketa politikoa eta soziala izan du iparorratz gaztetatik eta gazte mugimenduan zein mugimendu feministan militatu izan du. Azken zortzi urteotan Euskal Herriko Bilgune Feminista du militantzia eremu nagusia.

Lanbide Heziketako irakaslea izan da ehungintza arloan eta emakumeen ahalduntzea sustatzen duten proiektu anitzetan zein jabetze eskoletan. Moda Ikuspegi feministatik ikertzen zein lantzen dihardu azken urteotan baita nola baliatu hura jabekuntza feministarako tresna gisa ere.

Gaur egun, Emagin Elkarteko Zerbitzugintzako Arduraduna da.

Miren Aranguren Etxarte

Soziologian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2004) eta Emakume eta Gizonen Berdintasun masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2016).

Gaztetatik herri mugimenduak izan ditu jomugan -gazte mugimendu, gaztetxe eta mugimendu feminista- , aldaketa politiko eta sozialaren bila. Horrek eraman zuen Euskal Herriko Bilgune Feministan jardutera eta azken hamabost urteotan bere lan eta bizi esparru nagusia izan da. Saretze lana, koordinazioa eta hainbat proiektuen dinamizazioa izan dira bere ardura.

Emagin Elkarteko formatzaile eta ikerlari izan da eta nagusiki Euskal Herriko Mugimendu Feministaren azken 40 urtetako historia jaso du Gure Genealogia Feministak liburuan, Gorputz_grafiak erakusketa eta Sukaldetik Plazara dokumentalean jasota. Gainera, formazio lanetan ere jarduten da, Mugimendu Feministaren historiaren, politika publiko feministen eta herri jai parekideen ingurukoan. Musikan ikuspegi feministak duen eragina du azken interesgune, MEFSST! proiektuan gauzatua.

Oihana Andueza Garcia

Psikologian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2008) eta Psikoterapia Gestalteko 3 urteko formazioa (CPH Bidean 2011) egin zuen. 2012tik Osasun psikologo, eta psikoterapeuta gisa lan egin du eremu publiko naiz pribatuan. Bereziki, Euskal Herriko Gatazka politikoaren ondorioz kalteturiko pertsonen asistentzia psikoterapeutikoan aritu da (preso, preso ohi, senide eta iheslari ohiekin). Ikerlaria eta peritua izan da  Pako Etxeberriak zuzendutako ‘Inkomunikazioa eta tortura: Azterketa egituratua Istanbulgo Protokoloaren arabera’ proiektuan (2012-2015). 2014-2015 ‘Amatasuna eta kartzela dossierraren egituran eta garapenean parte hartu zuen. 

Gorputz adierazpenaren, dantza eta performancearen maitale amorratua: Gorputz Terapia eta Bioenergetikaren inguruko ikasketak burutu zituen Bartzelonan eta Kiromasajista formazioa jaso zuen Donostian.  Dantza ,gorputz mugimendua eta sorkuntza performatikoen ikastaro ugari jaso izan jaso izan ditu, eta azken urteetan, Emakumeen Jabetze Eskoletan saio batzuk eskaini ditu. Adimen emozionala eta gorputz adierazpena ere lantzen ditu Eskoletan. 2018tik Emaginen  dihardu lanean emakumeen aurkako indarkeria lantzen, batez ere, prebentzio arloan eta Autodefentsa Feministako saioak dinamizatzen.

Ainara Lasa Muñoz

Politika Zientziak eta Administrazioan lizentziatu (2012) zen eta gaztetatik kultur eta aisialdi proiektu ezberdinetako hezitzaile (2002 Begirale titulua), zuzendari (2006 Zuzendari Titulua) eta dinamizatzaile izan da (2010 – Jendarte soziokulturalerako dinamizatzaile titulua). Horrela, haur, gazte eta nerabeen proiektu askotariko sustapen lanetan aritu izan da.

2015 urteaz geroztik, Euskal Herriko Bilgune Feminista zein Emagin Elkarteko kudeatzaile eta diruzaintza ardurak betetzen ditu.

2009ko urteaz geroztik, 3 seme – alaben ama da. Ataun herrian Hiru Txilipurditan proiektu sozio – kulturalaren sortzaile taldeko kide eta Sahara herriaren aldeko Algamar Elkarteko partaide da eta haur saharar baten harrera familia osatzen du.

Familia, enplegua eta bizitza soziala uztartzen saiatzen da; ardura eta betebehar parekideen alde etxean, kalean eta militantzia politikoan jarrera aktiboa du.

Kattalin Artola Vazquez

Psikologian graduatua da (EHU, 2017) eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Agenteak masterra burutu du (EHU, 2019). Sexuen-hezkuntza oso gaztetatik interesatu zaion gaia izan da eta Sexu-hezkuntzarako hezitzaile ikastaroa egina du (BEZAIN, 2014). Harreman psikomotrizitatea (0-6 urte): emozioen eta genero berditasunerako hezkuntzan (Hik Hasi) formatu eta sakondu du. Gaztetatik gazte mugimenduan aritu da, eta horrek, mugimendu feministan parte-hartzera eraman du.
Sexualitatea, hezkidetza eta tratu onen inguruko programak, tailerrak eta hitzaldiak ematen eta dinamizatzen aritu da (2017-2019) haur eta nerabeekin (LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak) eta haien gurasoekin.

Egun, formatzailea da Emaginen.

Jone Arrazola Maiztegi
Oñatiko Pototak talde feministaren eskutik barneratu zen Mugimendu Feministan, gaztetan. 2017an Gizarte eta Kultur Antropologian graduatu zen (EHU/UPV). Ibaetako Talde feminista eta Gipuzkoako Abortoaren aldeko Plataformako militantea izan zen. 2019an Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Agenteak (EHU/UPV) masterra eskuratu du.

Historia, Politika Publikoak eta hirigintza antropologiatik eta feminismotik aztertu ditu azken urteotan: 2017an Hiri.dunak arkitekto estudioan jardun zuen, hirigintzako parte hartze prozesu herritarrak dinamizatzen. 2018an Selma Huxley Barkham (Oñatiko Udala) ikerketa bekaduna izan da: Oñatiko emakumiak errekadutan. XX.mendeko merkataritzaren etnografia feminista bat lana burutu du. Horren harira erakusketa eta liburu bat egin ditu.

2016tik Emagineko kidea izan da eta 2018tik ikerlaria; besteak beste, parte hartu du Arrakala dokumentalean (2015), Ezagutzaren matazak (Lisipe, 2018) liburuaren idazketan, SAIAZ mankomunitateko Berdintasun Planaren Ebaluaketa kualitatiboan (2019) edota Autodefentsa Feminista Zahartzaroan (2019) ikerketan.

Egun parte hartze prozesu, formazio eta ikerketak egiten ditu Emaginen.

 

Asier Arizkorreta Hurtado

Musikologiako ikasketak egin ditu Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Pedagogia ikasketak ditu (NGMMK) eta gitarra klasikoko interpretazio ikasketak egin zituen Musikenen. Gaztetatik gitarra eta musika lengoaia irakasle izan da hainbat musika eskoletan. Emakume musikarien inguruko ikerketa eta ikasketa ezberdinak egin ditu. Mahai jokoen diseinatzailea da eta 3D inpresioaren inguruko ikastaroak ematen ditu.

Gaztetatik ibili izan da herri mugimenduan. Militantzia arloan topaturiko errealitateak bultzaturik genero ikuspegian eta maskulinitateen deseraikuntzan formakuntzak jaso ditu. Maskulinitate talde ezberdinetan parte hartu du eta mutilei zuzendutako desboteretze jarduera anitzetan hezitzaile gisa aritu da. Hezkidetza programak garatu (LH, DBH eta Batxillergoan) eta erakunde eta elkarte ezberdinekin batera maskulinitateak eta genero parekidetasunaren inguruko jarduera ezberdinak dimanizatu ditu (gazte eta helduekin).

Egun Emagin Elkarteko formatzailea da.

Ekhine Eizagirre Zubiaurre

Gizarte eta Kultur Antropologiako ikasketak egiten ari da EHU-n. 2016an, ‘Alde erantzira nabil’ poesia liburua argitaratu zuen Susa argitaletxearekin. 2018an Euskarazko HABEko 4 maila eskuratu zuen. Militantzian ibilbide luzea du, herri mugimenduetan eta mugimendu feministan aritu da. Gazterik Zarauzko Sorginak emakume asanbladan ibili zen, eta gerora, Bilgune Fesministan jarraitu du bidea.
Egun Emaginen formatzaile gisa egiten du lan.