Zer eskaintzen dugu?

Formazioa eta zerbitzuak

Formazioa eta zerbitzuak eskaintzen ditugu feminismoan eta genero politiketan trebatzeko. Gure hartzaileak dira instituzioak, elkarteak eta askotariko eragileak.

Ikerketa, aholkularitza eta eskuhartze komunitarioa

Emaginen, metodologia feministetan oinarritutako ikerketak eta aholkularitzak egiten ditugu. Era berean, ikerketaren alorra eta eskuhartzea loturik doaz gure ustez, horregatik aztertutakoa tokian-toki aplikagarri izan dadin lan egiten dugu.

Hedapena eta ekoizpena

Ezagutza feminista zabaltzeko eta sorkuntzari bide emateko, beharrezkoak diren bitarteko eta tresnak eskaintzen ditugu: liburuak, ikerketa lanak, ikus-entzunezkoak, arte lanak…

Dokumentazioa eta artxiboa

Euskal Herriko mugimendu feministak urteetan sortu dituen baliabideen dokumentazio lana egiten dugu eta gure artxiboan jaso.