Zer eskaintzen dugu?
FORMAZIOA

Feminismoaren oinarriak eta Genealogia Feministak

HEZKIDETZA ETA PEDAGOGIA FEMINISTAK

AUTODEFENTSA FEMINISTA

Jaiak Ikuspegi Feministatik

Indarkeria matxistak: protokoloak
Indarkeria Matxistarekin amaitzeko azken urteetan martxan izan dugun protokoloa izan da Mugimendu feministatik datorren tresna bat. Indarkeria Matxistaren aurrean herriko, jai batzorde edo eragilearen protokoloa ezagutu, erasoen aurrean nola jokatu eta tresna honetan sakontzeko saioa izango dugu.

Zaintza eta ekonomia feminista
Krisi testuinguru honetan, genero ardura naturalizatuak egonkortzen ari dira. Ekonomia feminista lan saio honen bitartez, generoak duen dimentsio sozioekonomikoan sakonduko dugu. Emakumeak eta gizonak ekonomian kokatzeaz haratago, feminitatea eta maskulinitatea ekonomian nola eraikitzen den ikusiko dugu. Bizitza prekarioetatik bizitza gozagarrietara salto egiteko lehen pausuak emateko saioa dugu hau.

genero botere harremanak elkarteetan
Erakunde, elkarte edo kolektibo mistoetan generoagatik dauden botere harremanak, parte hartzearen desorekak edota jarrera eta eraso matxistak ikusarazi, kolektibizatu eta hauek orekatzeko edo deuseztatzeko baliabideak eskainiko ditugu. Horretarako, lehenengo bi saioak espazio banatuetan egitea eta azkeneko saioa elkarrekin egitea proposatzen dugu.

Irakurle Taldea Antiarrazismotik
“Ez da nahikoa arrazista ez izatea, antiarrazista izan behar da”. A. Davis. Literaturaren bidez arrazakeriaren aurkako ahalduntzea eta pentsamendua kritikoa eraikiko dugu Arrazakeriaren aurpegiak ikusteko.
Ikastaro bakoitzari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu,
idatzi emagin@emagin.eus helbidera
edo deitu (+34) 943 59 09 02 zenbakira