FORMAZIOA ETA IKERKETA FEMINISTA
Emagin, pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea da. Jendarte eraldaketaren alde lan egiten dugu eta horretarako prozedura feministak erabiltzen ditugu gure oinarrizko lan esparruetan:
Formakuntza, Ikerketa, Ekoizpena eta Dokumentazioa.
AZKEN BERRIAK
“ARAKA DITZAGUN GURE BAZTERRAK. Kritika dekolonialak zeharkaturiko ibilbide kolektibo feminista bat” liburua
Susa editorialaren baitako LISIPE bildumaren hurrengo alea Bilgune Feminista eta Emaginena izango da: "ARAKA DITZAGUN GURE BAZTERRAK. Kritika dekolonialak zeharkaturiko ibilbide kolektibo feminista bat". Liburu hau eragilok dekolonialitatearen inguruan egindako...
“Zaintza lanen demokratizaziorantz” Jardunaldia Hernanin
Zaintza erregimen bidegabea aldatzeko, ezinbestean pentsatu eta ekin behar dugu elkarrekin. Udaletik, eragileetatik, komunitatetik...zer aldatu nahi dugun, zeinen artean, nola...pentsatzen jarraitzea ezinbestekoa deritzogu. Eta horregatik elkartu ginen aurreko...
“Elkar zainduz arriskutsuak gara” Erakusketa
Emaginek hainbat diagnostiko eta esku hartze egitasmo egin ditu 2020 eta 2021 urteetan zehar Gizpuzkoako Foru Erkidegoan, eta Euskal Herrian zehar. Proiektu horietan askotariko emakumeekin eskuz esku jardun dugu zaintza lanen antolaketaren inguruko eta indarkeria...