Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak​

Udalbiltzak, Emaginen eta aditu mahai baten laguntzaz, herrietan zaintza sistema eraldatzeko gakoak biltzen dituen liburuxka bat argitaratu du. Urriaren hasieran aurkeztu genuen argitalpena Martin Ugalde Kultur Parkean, Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak izenpean.

Udalbiltzako Batzorde Eragilean zaintzaren kontzeptua birdefinitzeko beharra ikusi zen iaz, eta eraldatzailea izan dadin zein oinarri izan behar dituen zehaztekoa. Emaginekin elkarlanean diseinatu zuen prozesua eta, ahots anitzak behar zituztela ikusita, erronka berriei aurre egiteko aditu eta arituz osatutako mahai bat eratu zuen, honako partaideak izan dituena, besteak beste: eskuhartze komunitarioan lanean ari direnak, pertsonen zaintzaz hausnartzen dutenak, unibertsitateetako irakasleak, gizarte zerbitzuetako langileak, etxez etxeko langileak, sindikalgintzan ari direnak, edota pentsiodunak. Urtebeteko prozesuaren ostean, emaitza ukigarria da jada: zaintza sistema birdefinitzeko gakoak eskaintzen dituen liburuxka hau.

Hain zuzen, sistemaren trantsizio honetan lagungarri izan daitekeen marko bat zehazten du liburuxkak, bi ildo nagusitan bananduta: lehenak herri zaintzailearen marko orokorra definitzen du, ikuspegi teoriko bat emanez; eta bigarrenak, aldiz, eskuhartze posible baterantz joateko gidalerroak eta pausuak zehazten ditu. Azken hau lurrera ekartzeko, helburu zehatz batzuk eta horiek aurrera eramateko ekintza jakinak proposatzen dira.

 

ximurrak xamur
ximurrak xamur