IKAZTEGIETAKO EMAKUMEEKIN KULTURARTEKOTASUNA LANTZEN

IKAZTEGIETAKO EMAKUMEEKIN KULTURARTEKOTASUNA LANTZEN

IKAZTEGIETAKO EMAKUMEEKIN KULTURARTEKOTASUNA LANTZEN

2024 urtean, Ikaztegietako emakume taldearen iniziatibaz, herriko emakume etorkinak ezagutzeko eta emakumeen arteko harremanak indartzeko prozesu batean egon gara murgilduta. Herrian hilean behin elkartzen joan gara eta gai ezberdinak landu ditugu talde mixtoan. Herritik zehar ibilaldia egin genuen, merendola bat, emakume batzuen migrazio prozesuak ezagutu ditugu eta Indarkeria Matxistaren bueltan hitz egiten aritu gara besteak beste. Hizkuntzak zainduz eta perspektiba feminista batetik emakumeen harremanak sustatu ditugu, kultur-trukaketari garrantzia eman diogu arrazismoaren begiradak mahai gaineratuz eta pribilejio zuriak azaleratuz perspektiba kritikoa lantzeko asmoz.

 

Bergarako “Berdintasuna eta tratu onak sustatzeko Hezkidetza Programaren” koordinazioa eta esku-hartzea

Bergarako “Berdintasuna eta tratu onak sustatzeko Hezkidetza Programaren” koordinazioa eta esku-hartzea

Bergarako “Berdintasuna eta tratu onak sustatzeko Hezkidetza Programaren” koordinazioa eta esku-hartzea

Bergarako Udalaren III. Berdintasun Planaren barruan kokatutako “Berdintasuna eta tratu onak sustatzeko Hezkidetza Programa” honen helburu nagusiak hauek dira: berdintasunaren aldeko ikuspegia hezkuntza-komunitatean txertatzea, harreman osasuntsuak eta errespetuzkoak sustatzea eta, batez ere, indarkeria matxistaren prebentzioan eragitea.
Helburu hauek betetzeko, hezkuntza formalean eta ez formalean eragitea du xede eta ikasle, irakasle, guraso nahiz herriko eragileak barne hartzen ditu. Bergarako eguneroko bitzitzan ere eraginea izatearen helburua du.
Informazio gehiago hemen topatuko duzue:
https://www.emagin.eus/hezkidetza-bergara/

 

Indarkeria Matxisten izozmendia
Indarkeria Matxisten izozmendia osatzeko

Ximurrak xamur: Zaldibiako emakumeen alhalduntzerako programa

Ximurrak xamur: Zaldibiako emakumeen alhalduntzerako programa

ZALDIBIAKO EMAKUMEEN AHALDUNTZERAKO PROGRAMA

Ximurrak Xamur izeneko programak, Zaldibiako adineko emakumeen ahalduntzea sustatu nahi du. Elkar ezagutu, saretu, hausnartu eta formatzeko espazioak sortu ditugu. Adineko emakumeen trabakuntza eta ahalduntzerako tresnak garatu nahi dira, estereitipoak deseraikiz, lanak aitortuz eta elkarrekin saretu eta indartuz. Horretarako, zine forumak, liburuen bueltako solasaldiak, formazio saioak edota ekimen parte hartzaileak antolatu ditugu.

 

ximurrak xamur

NOLA SUSTATU TOKIKO MAILATIK ZAINTZA SISTEMA IKUSPEGI FEMINISTATIK HOBETZEKO PROZESUAK?

NOLA SUSTATU TOKIKO MAILATIK ZAINTZA SISTEMA IKUSPEGI FEMINISTATIK HOBETZEKO PROZESUAK?

NOLA SUSTATU TOKIKO MAILATIK ZAINTZA SISTEMA IKUSPEGI FEMINISTATIK HOBETZEKO PROZESUAK?

Galdera hori da 2022tik aurrera Berdinsarearekin batera egiten gabiltzan laneko ardatza. Berdinsarea, Berdintasunaren aldeko eta indarkeria sexistaren kontrako Euskal Udalen Sarea da eta 2006. urtean sortu zen EUDELen eta Emakunderen laguntzarekin, udal gobernuen maila goreneko konpromisoa bermatzeko. Berdintasunarekiko konpromisoan udalek duten ezinbesteko funtzioari jarraiki, bai maila politikoan zein teknikoan hausnarketarako espazioak eskaintzen ditu, eta politika publikoetan aurrera urratsak emateko baliabideak eskaintzen ditu. Norabide horretan, zaintzaren esparruan ere aldaketak sustatzeko apustua egin du. Izan ere, Euskadin, oraindik orain, iraupen luzeko zaintza lanak familien gain gelditzen dira eta horien barruan emakumeak dira lan zama handiena dutenak.

Horrek sortzen dituen bidegabekeriez kontziente, tokiko mailan politika eraldatzaileak sustatzeko prozesua abiatu zuen 2022an Emaginen laguntza teknikoarekin. EAEko zaintzaren esparruaren eta ordura arte martxan jarritako eraldaketa prozesuen gaineko mapeoa egin genuen lehendabizi proiektu honen baitan. Momentuko egoera zein zen hobeto ulertzeko informazioa esku artean izanda, tokiko administrazioentzat lagungarri izan daitezkeen oinarrizko irizpideak eta ibilbideak adosteari ekin genion ostean. Adituek egungo zaintza sistemari buruz dituzten iritziak aztertzen pasa genuen iazko ikasturtea eta horietatik abiatuta tokiko errealitatean eragiteko bide orriak diseinatzea izango da 2025eko erronka.

Gogoz gaude 2022. urtean hasitako bide honek emango dituen fruituak ikusteko.

EUDEL tokiko zaintza erantzukiderantz
EUDEL tokiko zaintza sistemak ikuspegi feministatik eraldatzen

Udalbiltzaren herri zaintzaileen inguruko hausnarketa prozesuaren dinamizazioa

Udalbiltzaren herri zaintzaileen inguruko hausnarketa prozesuaren dinamizazioa

Udalbiltzak herri zaintzaileen inguruko hausnarketa prozesuaren dinamizazioa

Udalbiltzak «Zer da herri zaintzailea?» galderari erantzuteko asmoz, hausnarketa prozesua jarri du abian. Helburuak bi dira: alde batetik, herri zaintzailea zer den eta zein ikuspegitatik eraiki behar den definitzea, eta bestetik, udal mailako esku-hartzeari begirako proposamena garatzea. Horretarako, Euskal Herriko luze-zabalean gaia jorratzen ari diren hainbat hautetsi, teknikari eta norbanako elkartuko dira.

Prozesu hau 8 saiok satuko dute eta apirilera bitarte luzatuko da. Pertsonen zaintza, lurraldearen zaintza eta zaintza gobernantzatik izango dira gai nagusiak. Prozesuaren emaitzak ezezagunak izan arren, oinarrizko bost ikuspegi ezarri dituzte premisa bezala: ekofeminismoa, antiarrazismoa, antikapazitismoa, adinkeria eza eta euskara. Hain zuzen, ideia horietatik abiatuta sakondu nahi da herri zaintzaileen gogoeta zabalean.

Emagin Elkarteak prozesuaren diseinu lanetan parte hartu du eta saioen dinamizazio lanaz arduratzen ari da.

Udalbiltza