Udal protokoloak

Udal protokoloak

UDAL PROTOKOLOAK

Azkeneko urtean Larrabetzu, Ordizia eta Araitz-Beteluko udalerrietako eraso matxisten aurrean jarduteko eta erantzuteko protokoloak berritu edo sortu ditugu prozesu parte hartzaileen bitartez. Horretarako, bertako ordezkari instituzionalak, emakume taldeak, eragile sozialak, elkarte kulturalak edo kirol ekarteak, etab. gonbidatu ditugu eta bide batez, hauen sentsibiliaziorako eta formaziorako baliatu ditugu prozesu hauek. Udalak indarkeria matxista kasu baten berri izaterakoan, nola jokatu eta ze pauso eman behar dituen jasotzen da protokolo hauetan. Bide batez, erantzun soziala ze kasutan eta nola antolatuko den ere zehazten da.

Honetaz gain, Araitz-Beteluko kontzientziazio kanpainarako eskuorriak eta panelak ere diseinatu genituen:

Larrabetzuko protokoloaren maketazioa
Araitz-Beteluko kontzientziazio kanpainarako eskuorriak
Araitz- Beteluko panela, ekin autodefentsa feministari
Indarkeria sexistaren izotzmendia, Araitz-Beteluko panela

Elkarte eta kolektiboetan eraso matxisten kudeaketarako protokoloak egiteko gida

Elkarte eta kolektiboetan eraso matxisten kudeaketarako protokoloak egiteko gida

ELKARTE ETA KOLEKTIBOETAN ERASO MATXISTEN KUDEAKETARAKO PROTOKOLOAK EGITEKO GIDA

Elkarte eta kolektiboen barruan salatzen diren eraso sexistak gero eta gehiago dira, eta hauek kudeatzerakoan zalantza ugari sortzen zaizkigu. Gainera, egungo justizia ereduak ere zalantzak sortzen dizkigu. Emagin Elkartetik, azken urteetako esperientzia oinarri, tresna praktiko hau sortu nahi izan dugu. Kontziente gara askotan eraso hauek konplexuak direla, harreman pertsonalak zeharkatzen dituzte askotan, eta errespetuz, zaintza, ardura eta humiltasun askorekin egin behar dira prozesuak.

Protokoloak egiteko gida

ANTZUOLAKO BERDINTASUN POLITIKEN DIAGNOSTIKOA: BERDINTASUN PLAN BERRIA EGITEKO OINARRIA

ANTZUOLAKO BERDINTASUN POLITIKEN DIAGNOSTIKOA: BERDINTASUN PLAN BERRIA EGITEKO OINARRIA

ANTZUOLAKO BERDINTASUN POLITIKEN DIAGNOSTIKOA: BERDINTASUN PLAN BERRIA EGITEKO OINARRIA

Antzuolan azken urteetan martxan jarri dituzten berdintasun politiken diagnostikoa osatu dugu, plan berri bat egiteko oinarri gisa. Parte hartzea izan du oinarri eta Antzuola herrian garatu diren udal politiken eta herritarren bizitzako arloetan birsotzen diren genero bereizkeriak aztertzeko baliatu dugu. Horrek aukera eman digu emakume, gizon eta subjektu ez binarioen arteko berdintasunaren bidean beharrezko diren ekinbideak identifikatzeko.

Horrez gain herritarren eta udal ordezkarien sentsibilizazioa sustatu nahi izan dugu, eta Antzuolako emakumeen zein patriarkatuak azpiraturiko bestelako subjektuen ahalduntzea eta boteretze feminista bultzatzen saiatu gara.

Goienak gaiarekin egingako ereportajea:

https://goiena.eus/antzuola/1622909845901-antzuolako-berdintasun-diagnostikoa-buktatzear-du-emaginek

PASAIAKO GENERO DIAGNOSTIKOA ETA BERDINASUN POLITIKEN EBALUAZIO KUALITATIBOTIK, PASAIKO II BERDINTASUN PLANERA

PASAIAKO GENERO DIAGNOSTIKOA ETA BERDINASUN POLITIKEN EBALUAZIO KUALITATIBOTIK, PASAIKO II BERDINTASUN PLANERA

PASAIAKO GENERO DIAGNOSTIKOA ETA BERDINASUN POLITIKEN EBALUAZIO KUALITATIBOTIK, PASAIKO II BERDINTASUN PLANERA

Pasaian azken urtean 2008an abiatu zuten berdintasun ibilbidearen ebaluazio kualitatiboa egin dugu Emagin Elkartetik. Horretarako, prozesu parte hartzailea lehenetsi dugu, eta bertako teknikari, gizarte langile, ordezkari politiko, udaltzain, mugimendu feminista eta hainbat emakumerekin egon gara ibilbide hori aztertzen.

Hori oinarri hartuta, Pasaiako II. Berdintasun Plana osatuko dugu, datozen lau urteetarako ardatz izango dutena. Parte hartze zabala egon da eraikuntza prozesuan, eta espero dugu bide orri baliagarria izatea.

ZAINTZA LANEN DEMOKRATIZAZIORANTZ: ANDOAINGO ZAINTZA ERREGIMENA ETA EKINTZARAKO ARDATZAK 2021

ZAINTZA LANEN DEMOKRATIZAZIORANTZ: ANDOAINGO ZAINTZA ERREGIMENA ETA EKINTZARAKO ARDATZAK 2021

ZAINTZA LANEN DEMOKRATIZAZIORANTZ: ANDOAINGO ZAINTZA ERREGIMENA ETA EKINTZARAKO ARDATZAK 2021

Gaur egun zaintza lanak antolatzeko dugun moduak ez ditu gizartean dauden beharrak asetzen. Egun, sistemak ez du gaitasunik biztanleriaren geruza askoren ongizatea bermatzeko eta datozen urteetan egoerak okerrera egingo duela iragartzen dute datuek, zaintzak beste era batera eratzen ez baditugu behintzat. Biztanleriaren zahartzeak, menpekotasun indizearen gorakadak, emakumeen lan merkaturatzeak, politika neoliberalen garapenak eta askotariko familia ereduen hedapenak (besteak beste, familia geroz eta txikiagoen eratzea) zaintzak antolatzeko moduetan inpaktu handia izan dute eta, ondorioz, zaintza krisiaz mintzo gara talde zein teorialari feministak.

2020ko maiatzan aurkeztu zen Zaintza lanen demokratizaziorantz: Beterri-Buruntzaldeako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena 2020 lana. Jarraian horren zehaztapena eta segida egin dugu Andoainen. Zaintza lanak nola antolatzen diren, zein bidegabekeria dauden eta zein aukera, eta etorkizuna aldatzeko zertan jarri behar dugun arreta jaso dugu.