“Elkar zainduz arriskutsuak gara” Erakusketa

“Elkar zainduz arriskutsuak gara” Erakusketa

Emaginek hainbat diagnostiko eta esku hartze egitasmo egin ditu 2020 eta 2021 urteetan zehar Gizpuzkoako Foru Erkidegoan, eta Euskal Herrian zehar. Proiektu horietan askotariko emakumeekin eskuz esku jardun dugu zaintza lanen antolaketaren inguruko eta indarkeria matxistaren inguruan gogoeta egiten.

Covid-19 testuinguruan emakumeek bizi izan duten errealitatea eta estrategien jasoketa egin dugu, informazioaren bilketa espezifikoa eginez. Ondorengo teknikak baliatu ditugu informazioaren jasoketarako:

  • Bigarren mailako informazio iturrietako datuen analisia:

Azken hilabeteetan publiko egin diren datuen bilketa egin dugu eta Gipuzkoara egokitutako analisia egin, informea osatzeko.

  • Sakoneko elkarrizketak:

Elkarrizketa sakonak egin ditugu zerbitzu publikoetan lanen diharduten profesionalekin, zein orotariko emakumeekin. Elkarrizketa horien helburua bizipenak jasotzea eta autonomia zein erantzunkidetasun kolektiboa sustatzeko neurriak aztertzea (zailtasunak, oztopoak, mugak, aukerak, bertuteak…). Honako profil hauek elkarrizketatu dira: gizarte langileak, Indarkeriari aurre egin dioten emakumeekin elkar babeserako taldeak dinamizatzen dituen profesionala, mugimendu feministako kideak, sare komunitarioko kideak, amak, menpekotasun aitortudunen kargudun emakumeak eta etxeko langileak.

  • Lan-saio parte hartzailea:

Zaintzen inguruan ikerketan jarduten duten hainbat adituekin zaintzen inguruan gogoeta egin eta ikerketen ondorio ezberdinak partekatzeko saio bat egin genuen.

Bi ardatz aletu ditugu: indarkeria matxista eta zaintza-erregimena. Eta horietan aztertu, esan bezala, zein elementu berri ditugun eskuhartze feministarako.

Datozen hilabeteetan zehar herri desberdinetan ikusi ahal izandu duzuen ERAKUSKETA+TXOSTEN bat prestatu dugu informazio honekin. Dagoeneko Hernanin dago ikusgai, martxoaren 7an solasaldi batekin hasiera eman genion. Martxoaren amaiera arte izango duzu aukera bertan ikusteko.

Zaintza lanen demokratizaziorantz jardunaldia Hernanin

Zaintza lanen demokratizaziorantz jardunaldia Hernanin

Zaintza jardunaldiaren irudia

Gaur egun zaintza lanak antolatzeko dugun moduak ez ditu gizartean dauden beharrak asetzen. Egun, sistemak ez du gaitasunik biztanleriaren geruza askoren ongizatea bermatzeko eta datozen urteetan egoerak okerrera egingo duela iragartzen dute datuek, zaintzak beste era batera antolatzen ez baditugu behintzat. Zaintza krisiaz mintzo gara feminismotik; izan ere, biztanleriaren zahartzeak, menpekotasun indizearen gorakadak, emakumeen lan merkaturatzeak, askotariko familia ereduen hedapenak (besteak beste, familia geroz eta txikiagoen eratzea) eta, bereziki, politika neoliberalen garapenak zaintzak antolatzeko moduetan inpaktu handia izan dute eta ez dugu gaitasunik zaintza eskubide kolektiboa bermatzeko.

2020ko maiatzan aurkeztu genuen Zaintza lanen demokratizaziorantz: Beterri-Buruntzaldeako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena 2020 lana. Hernanin, hainbat egitasmo jarri ditugu martxan harez geroztik, baina herritarron arteko eztabaidan sakondu nahi dugu, eta aztertu zein konpromiso gehiago har ditzakegun.

Apirilaren 1ean eta 2an zurekin zaintzaren inguruan hausnartu nahi dugu, Hernani zaintzailerantz urrats gehiago emateko. Hantxe ikusiko garelakoan.

EGITARAUA

Ostirala 1

  • 17:00 Harrera.
    Bienvenida.
  • 17:30 Zaintzak erdigunean.
    Zertaz ari gara?
    Cuidados en el centro.
    ¿De qué hablamos?
    Naia Torrealdai Euskal Herriko Bilgune Feminista.
  • 18:30 Zaintza lanen demokratizaziorantz.
    Beterri-Buruntzaldeako zaintza lanen diagnostikoa eta ekintzarako proposamena.
    Hacia la democratización de los cuidados. Presentación del diagnóstico de Beterri-Buruntzaldea.
  • 19:15 Zertan aurreratu dugu? Maitelan, Auzozaintza sare publiko-komunitarioa,Tratu onen herria.
    ¿Qué hemos adelantado? Maitelan, Red Pública Comunitaria de cuidados, Hernani por los buenos tratos.

 

Larunbata 2

  • 10:00 Mahai ingurua:
    · Radars Bartzelona
    · Col·lectiu Punt 6. Bartzelona
    · Trabajadoras no Domesticadas
    · Matia Fundazioa
    Mesa redonda:
    · Radars Barcelona
    · Col·lectiu Punt 6. Barcelona
    · Trabajadoras no Domesticadas
    · Fundación Matia
  • 12:30 Eztabaida. Zaintza lanen demokratizaziorantz urrats berriak.
    Debate. Nuevos pasos hacia la democratización de los cuidados.

 

 

Itzulpengintza zerbitzua egongo da.
Habrá servicio de traducción.

Haur zaintza zerbitzua egongo da.
Habrá servicio de cuidado de menores.