Kurrikuluma 2013 · 2022

Ez daude pentsamendu arriskutsuak, pentsamendua bera da arriskutsua Hanna Arendt

Sistema kapitalista, inperialista eta heteropatriarkala aldatzeko eta Euskal Herri feminista sortzeko, errotik aldatu behar jendarte antolaketa. Sistemak mantentzeko estrategikoak dituen zutabe edota eremuetan jardun eta borroka feministaren subjektu politiko sendoa sortzeaz gain, batetik, patriarkatuaren ondorioak eta garapena ikusarazteko eta, bestetik, patriarkatuak historian zehar ikusezin egin dituen ekarpen feministak jendarteratzeko beharrezkoa da ikerkuntza, formazio eta dokumentazio zentro feminista bat sortzea. Ikerkuntza eta dokumentazio zentro feministak Euskal Herrian egin diren ekarpen feministen artxibategia eta mugimendu feministak egindako hainbat hausnarketen biltegia izan nahi bazuen ere, ezagutza feminista kolektiboki bultzatu nahi duen bitarteko bilakatu da. Euskal Herri feminista sortzeko bidean, beharrezkoa i den informazio bilketa lana, faltan diren ikerketen sustapena eta garapen ideologikoan garrantzitsuak diren eztabaida feministak bideratuko dituen gunea dugu Emagin. Horregatik sortu genuen 2003an EMAGIN, Ikerkuntza eta dokumentazio zentro feminista Euskal Herriko Bilgune Feministaren proiektuaren baitan eta horregatik berresten dugu beharra 2017an. Izugarri hazi dira teori feministak eta hausnarketa feministak egiteko gune eta uneak. Unibertsitatean, herri mugimendu zein Mugimendu Feministan egon badaude norabide honetan lan egiten duten hainbat egitasmo eta, Emaginek, guzti horiek saretu eta aliantzak sortzeko elkartea izan nahi du; ezagutza feminista herritik herrigintzaren mesedera jarri nahi ditugu teoria eta praktikaren arteko amildegia gutxitzeko asmoarekin. Guzti hau feminismotik egin nahi dugu baina borroken arteko intersekzionalitatea gure egin nahi dugu; arraza, generoa eta klasea bereizinak direla uste dugu baina aldagai eta borroka gehiago gure ikuspegi eta praktika politikoan txertatzeko hautua egiten dugu. Aldaketa sozialak bultzatzeko Emaginek kontzientzia feminista pizteko tresnak eskaintzeaz gain ahalduntze eta boteretze prozesuak jarri nahi ditu martxan herriz herri lanean dauden emakumeekin batera. Horregatik, elkarte, erakunde, eragile, norbanako, enpresa etabarrekin egiten dugu lan; eremu guztiak behar-beharrezkoak dira sistema patriarkala irauli eta aukera berdintasuna eta justizia soziala egikaritzeko.

FORMAZIOA ETA ZERBITZUAK

Herri feminista bat eraikitzeko ezinbestekoa da eraldaketa pertsonalak eta kolektiboak bultazea. Horregatik, aurretik aipatutako lan estiloan oinarrituta, jabekuntza eta boteretzeko prozesuak jarri nahi ditugu martxan.

Emakume talde, talde feminista, herri mugimendu eta erakunde publiko zein elkarte pribatuetan ikastaroak, lan saioak eta aholkularitzak ematen ditugu. Hauek dira eskaintzen ditugun gaiak. Behar eta eskaera zehatzetara ere moldatzen gara.

Gure genealogia feministak: Mugimendu Feministaren historia

Munduan zein Euskal Herrian mugimenduak izandako bilakaera eta aldarrikapenak ulertzea, etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresna ezin hobea dela uste dugu. Ikastaro honetan, mendebaldeko mugimenduaren historiaz gain, Euskal Herrian 70. hamarkadatik aurrera ezagutu dugun mugimenduaren ingurua solastu gara, antolatzeko modu eta aurrera eramandako borrokak aztertuz.

Ekin autodefentsa feministari!

Zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Zeintzuk dira gure bizipenak honen aurrean?Nola identifikatu erasoak? Emakumeok pasibotasunaren ideian hezten gara eta babes beharra dugun pertsonak garela sinesten dugu. Ideia hori hautsi eta gure buruak aitortu, egoeraz jabetu eta boteretzeko autodefentsa feminista lehenesten dugu.

Indarkeria sexistari aurre egiteko protokoloak. Nola jardun

Fenomeno konplexua izanik, indarkeriaren dimentsio zabalenari heldu eta gure herrian aurre egiteko ditugun tresnei buruz hausnartuko dugu, etorkizunean ditugun erronkak identfikatu eta gainditzeko asmoz. Indarkeriari aurre egiteko protokoloak landu ditugu.

Indarkeria sexistarik gabeko guneak jaietan

Emakumeak eta herritarrak orohar indarkeri sexistaz kontzientziatzeko helburuarekin jai eremuan kokatzen dugun informazio puntua dugu. Erreferentea izan da Emagin egitasmo, esku hartze eta zerbitzu honen beharra eta balioa ikus-arazten. Egun, 9 urte luzeko esperientzia eta ibilbidea egin dugula azpimarratu dezakegu. Gunearen asmoa da emakumeek eta bereziki neska gazteek jaietan indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea eta babes zein elkartasun gunea irudikatzea.

Arreta telefonoa eta eskuhartzea

Salaketa telefonoaren helburuak dira jaietan gertatzen den edozein intentsitateko eraso sexista identifikatzea, erasoak gertatzen diren momentuan jakitea eta ondorioz egoerari aurre egin eta eraso horiei erantzun soziala emateko aukera izatea. Telefono bidez salaketak jasotzeaz gain, emakumeak behar duena eskaintzen saiatzen gara: urgentziazko momentuetan eskuhartzea, informazioa eta aholkularitza eta aurrez aurreko arreta eta laguntza eskaintzen dugu.

Gure buruaren jabe: maite ditzagun geure buruak

Gorputzari eta mugimenduari garrantzi berezia eman nahi diogu eta burua eta arrazoia bezainbeste landu nahi ditugu gorputza eta emozioak.

Herri jai parekideak

Festak bizitzaren erdigunean daude, baloreen munduarekin erabateko lotura dutelako; herriaren nortasuna, jendarte egitura eta hortaz, bertan ematen diren zapalkuntza eta diskriminazioak ere adierazten dituzte. Horrela, jaiek eta erritoek jendarte ordena iraunarazten dute: egungo hierarkia anitzak, hegemonikoak diren gizon eta emakume irudiak indartzen dituzte.

Txosna eta jai batzordeekin lan saio eta aholkularitza

FORMAZIOA ETA ZERBITZUAK

Pedagogia feministak hezkuntzan

Hezkuntza, jendarte aldaketarako ezinbestean landu beharreko eremua da. Gure indarrak, motibazioak eta ahaleginak bertan zentratu nahi ditugu eta hezkuntza eragilee formazio, aholkularitza eta elkarlan feminista proposatu. Ikastetxeak (guraso, ikasle zein irakasleekin formazioa)

Komunikazio parekidean trebatzeko ikastaroa

Erakundeetan eta eragile sozialetan, komunikazio etengabean gaude. Informazioak, proposamenak, irudiak kaleratzen ditugu uneoro. Sare sozialak erabiltzen ditugu edozertarako. Halere, mugitzen garen marko komunikatiboa aztertu gabe, nekez lortuko dugu gure komunikazioa inklusiboa izatea.

Ekonomia feministaren oinarriak. Nola jarri bizitza erdigunean?

Krisi testuinguru honetan, genero ardura naturalizatuak egonkortzen ari dira. Ekonomia feminista lan saio honen bitartez, generoak duen dimentsio sozioekonomikoan sakondu dugu.

Politika feministak: zinegotzi eta udal langileei zuzendutako trebakuntza saioa

Ia bi hamarkada pasa eta gero, berdintasun politikak eta zeharlerrotasuna hainbat eremu eta erakundeetan aplikatu direla esan dezakegu. Aldiz, emakumeon zapalkuntzarekin amaitu dela eta berdintasuna dagoela ezin dugu esan. Horregatik, ezinbesteko elementua deritzogu, aurretik egindako akatsetatik ikasi eta aldaketarako borondate politikoan oinarritutako politika publikoak martxan jartzea.
Zeharlerrotasuna, ekintza positiboak eta ahalduntze estrategiaren tokiko aplikazioa landu dugu.

Zaintzak lanen demokratizaziorantz

Eskola feminista iraunkorrak

Gai eta beharren arabera egiten ditugun ikastaroak dira.

Espazio eta zerbitzuen kudeaketa

Emakumeen etxe zein bestelako berdintasun zerbitzuen kudeaketa egiten dugu emakumeen ahalduntzearen mesedetan jartzeko helburuarekin.

IKERKETA ETA ESKUHARTZE KOMUNITARIOA

Ikerketa eta metodologia feministek eskaintzen dituzten ikerketa tresna berriak baliatzen ditugu. Egiten ditugun ikerketetan oinarrituta tokian tokiko eskuhartzeak egiten ditugu. Errealitate soziala aztertzeaz gain ezinbestekoa da berau aldatzeko proposamenak garatzea eta horretan dago Emagin.

Orain arte egindako ikerketak eta eskuhartzeak lau ildo hauen arabera egin ditugu: Genealogia feministak, Indarkeria matxistak, Bizitza duinak erdigunean eta analisi eta eraldaketa feminista.

HEDAPENA ETA EKOIZPENA

Ikerketa lerroa sustatzeaz gain, hauek herrigintzaren mesedetan jartzeko horiek hedatzeko beharrezkoak diren bitarteko eta tresnak eskaintzen ditugu.
Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat
Gorputz_Grafiak erakusketa
Izena eta izana ezbaian. Euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizkeria
Beldurrak gurekin jai. Ekin autofedentsa feministari
Hezkidetza gida
Komunikabideetan sexismoa ekiditeko estilo liburua
Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak. Txalaparta editorialarekin
Sukaldetik plazara dokumentala
Festa dezagun gaurdanik geroa dokumentala
Arrakala dokumentala
Uste ustelak: Zurrumurru matxistarik ez gida.
Beterri-Buruntzaldeako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena.
Ezagutzaren matazak. Lisipe-Susa editorialarekin
Transexualitateak: Hekuntza-praktika feminista beterako ekarpenak.
Elkar zainduz arriskutsuak gara. Erakusketa eta dossiera.
Elkarte eta kolektiboetan eraso matxisten kudeaketarako protokoloak egiteko gida.
Araka ditzagun gure bazterrak. Kritika dekolonialak zeharkaturiko ibilbide bat. Lisipe-Susa editorialarekin

bangkok crown and caliber fake watches for sale cat luxury brand watches replica under 199 dollar chinese fake replica watches china monaco gulf highest quality rolex batman replica from dealers michael help buy best replica watches london markets miyota movement at best place buy replica rolex reddit what are replica mens watches long silver dial where to buy miss sixty watches replica submersible