Kurrikuluma 2013 · 2017

Ez daude pentsamendu arriskutsuak, pentsamendua bera da arriskutsua Hanna Arendt

Sistema kapitalista, inperialista eta heteropatriarkala aldatzeko eta Euskal Herri feminista sortzeko, errotik aldatu behar da jendarte antolaketa. Sistemak mantentzeko estrategikoak dituen zutabe edota eremuetan jardun eta borroka feministaren subjektu politiko sendoa sortzeaz gain, batetik, patriarkatuaren ondorioak eta garapena ikusarazteko eta, bestetik, patriarkatuak historian zehar ikusezin egin dituen ekarpen feministak jendarteratzeko beharrezkoa da ikerkuntza, formazio eta dokumentazio zentro feminista bat sortzea. Ikerkuntza eta dokumentazio zentro feministak Euskal Herrian egin diren ekarpen feministen artxibategia eta mugimendu feministak egindako hainbat hausnarketen biltegia izan nahi bazuen ere, ezagutza feminista kolektiboki bultzatu nahi duen bitarteko bilakatu da. Euskal Herri feminista sortzeko bidean, beharrezkoa i den informazio bilketa lana, faltan diren ikerketen sustapena eta garapen ideologikoan garrantzitsuak diren eztabaida feministak bideratuko dituen gunea dugu Emagin. Horregatik sortu genuen 2003an EMAGIN, Ikerkuntza eta dokumentazio zentro feminista Euskal Herriko Bilgune Feministaren proiektuaren baitan eta horregatik berresten dugu beharra 2017an. Izugarri hazi dira teori feministak eta hausnarketa feministak egiteko gune eta uneak. Unibertsitatean, herri mugimendu zein Mugimendu Feministan egon badaude norabide honetan lan egiten duten hainbat egitasmo eta, Emaginek, guzti horiek saretu eta aliantzak sortzeko elkartea izan nahi du; ezagutza feminista herritik herrigintzaren mesedera jarri nahi ditugu teoria eta praktikaren arteko amildegia gutxitzeko asmoarekin. Guzti hau feminismotik egin nahi dugu baina borroken arteko intersekzionalitatea gure egin nahi dugu; arraza, generoa eta klasea bereizinak direla uste dugu baina aldagai eta borroka gehiago gure ikuspegi eta praktika politikoan txertatzeko hautua egiten dugu. Aldaketa sozialak bultzatzeko Emaginek kontzientzia feminista pizteko tresnak eskaintzeaz gain ahalduntze eta boteretze prozesuak jarri nahi ditu martxan herriz herri lanean dauden emakumeekin batera. Horregatik, elkarte, erakunde, eragile, norbanako, enpresa etabarrekin egiten dugu lan; eremu guztiak behar-beharrezkoak dira sistema patriarkala irauli eta aukera berdintasuna eta justizia soziala egikaritzeko.

FORMAZIOA ETA ZERBITZUAK

Jakin badakigu hezkuntza sistemak patriarkatuan duen funtzio homogeneizatzailea eta normatiboa. Herritarrak sistema sozialera erabat egokitu eta aldaera idologikoak minimizatzeko egina dago. Zapalkuntzak zilegiak izateko eta mantentzeko prozesuak dira hezkuntzatik eta egitura ideologikoetatik bideratzen direnak. Paulo Freirek “kontzientzia zapaldua” deitu zuena ekar dezakegu emakumeon*kasura: zapalduon mundu ulerkera eta pentsakerak zapalkuntzak iraunarazteko eta ondorioz emakumeon egoera mantentzeko dira eta, askotan, gure sinismen eta portaerak menderakuntzak justifikatzeko baliatzen ditugu. Freirek hezkuntza eta formazioaren bidez egoera horri buelta eman diezaiokegula sinisten zuen; guk ere bai. Horregatik kontzientziak pizteko zein boteretzeko prozesuak ditugu martxan. Emagin lan ideologikoa egiteko eta ahalduntzerako tresna da. Honako gaiak lantzen ditugu: – Ekonomia feminista; ekonomia sentitzeko tailerra – Autodefentsa feminista tailerra – Herri jai parekideen alde – Festa dezagun gaurdanik geroa – Udal langile eta zinegotzei zuzendutako politika feministetako trebakuntza saioak – Indarkeria sexistarik gabeko gunea – Gure genealogia feministak – Maitasun erromantikoa kolokan – Izena eta izana ezbaian – Gure buruaren jabe; Autoestima feminismotik – Parte hartze politikoa – Arrakala; sexualitate ereduak aztergai – Sexu genero sistemaren oinarriak – Teoria feministen eta borroka feministaren oinarriak – …

HEZKIDETZA

Ikasleekin (LH – DBH – Batxiler – lanbide eskolak)
– Sexu-genero sistema eta rolen azterketa
– Indarkeria sexista, azaroak 25erako lanketak, erasoak identifikatzeko eta kudeatzeko lanketak, mikromatxismoak
– Martxoak 8ko lanketak, emakume erreferenteak
– Maitasun erromantikoa
– Autodefentsa feministako tailerrak neskekin
– Maskulinitate tailerrak mutilekin
– Sexualitatea eta hezkuntza sexo-afektiboa
– Ipuin eta jolas ez-sexistak
ESPERIENTZIAK: Basaburua, Ataun, Larraintzar, Lasarte, Elizondo, Lekarotz, Bortziriak, Muskiz, Leitza, Iruña (Pio Baroja), Oñati, Goizerri, Arrankudiaga, Durangoko Saguganbaran, Soraluze, Bilboko magisteritza eskolak, Portugalete, Baiona, Amara berri, Tolosa, Muskiz, Baztan Gurasoekin
ESPERIENTZIAK: Elizondo, Leitza, Ultzama, Azpeiti Irakasleekin
ESPERIETNZIAK: Zarautz, Elizondo, Ultzama, Goizueta, Leitza, Bergara, … Aisialdiko hezitzaileekin
ESPERIENTZIAK: Dindaia (Iruña), Txatxilipurdi (Arrasate) 3 urteko proiektu integrala Ataungo eskolan (2014-2017)

AUTOESTIMA FEMINISTA EMAKUMEENTZAT

“Geure buruen jabe” emakumeentzako tailerra ESPERIENTZIAK: Gernika, Zumaia, Azkoiti, Durango,Markina, Aulesti, Pasaia, Lekeitio, Getxo, Usurbil, Barañain, Beasain, Iruña, Zaldibia,

INDARKERIA SEXISTA

Indarkeria sexista, mikromatxismoak, indarkeria sinbolikoa, puntu beltzak… inguruko hitzaldi eta tailerrak ESPERIENTZIAK: Agoitz, Burlata, Altsasu, Zaldibar, Usurbil, MU, Berastegi, Elorrio, Itsasondo, Leitza, Altsasu, … Indarkeria sexistarik gabeko gunea ESPERIENTZIAK: Durango, Altsasu, Oñati, Elorrio, Ondarru, Etxarri, Donosti, Olazti, Markina, Beasain, Urduña, Beasain, Hernani, Zarautz, Sarriguren, Amoroto, Markina, Baztan, Azpeitia, Mendexa, Elizondo, Ordizi, Areatza, Elorrio, Antsoain, Berriozar, Oñati, Lekeitio, Aulesti, …

HERRI JAI PAREKIDEAK

Jaiak parekideen inguruan hausnartzeko tailerra Jaietan erasoak identifikatzeko eta kudeatzeko tailerra “Festa dezagun gaurdanik geroa” dokumentala + solasaldia ESPERIENTZIAK: Piratak Donostin, Usirbilen Kilometroak, Olazti, Atarrabia, Elizondo, Arrasate, Bera, Durango, Ermua, Santurtzi, Igorre, Anoeta, Pasaia, Sanduzelai, Amra berri, Ondarru, …

POLITIKA INSITUZIONALAK UDAL LANGILE, POLITIKARI, ZINEGOTZI ETA ALKATEENTZAT EDO ELKARTEGINTZAN

Oinarrizko kontzeptuak, zeharlerrotasuna, parte hartzea, indarkeria, hizkuntza eta irudi ez-sexistak … inguruko lan saioak ESPERIENTZIAK: Baztan, Lea-Ibarra, Altsasu, Donosti, Ordizi, Ondarru, Altsasu, Leitza, Basaburua, Doneztebe, Legorreta, …

MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA

EHko mugimendu feministaren historiaren inguruko saioak ESPERIENTZIAK: Donosti, Zumaia, Asteasu, Arrasate, Billabona, Oiartzun, Etxebarri, Ondarru, … “Gure genealogia feministak. EHko mugimendu feministaren kronika bat” liburuaren aurkezpena ESPERIENTZIAK: Donosti, Arrasate, Zestoa, Leitza, Zarautz, Zumaia, Oñati, Ondarru, Bilbo, Iruña, Hernani, Oiartzun, Azpeiti, Durango, Orereta, Arratia, Usurbil, Zeanuri, Bergara, Atarrabia, Urola garaia, Mutriku, Gasteiz, Baiona, Algorta, Arrasate, Tolosa, berriozar, …

SEXUALITATEA eta HETEROARAUA

Sexualitate tailerra

“Arrakala” dokumentalaren gaineko tailerra
ESPERIENTZIAK: Orereta, Orozko, Astigarraga, Bermeo, Ondarru …

IZENA ETA IZANA EZBAIAN

Izena eta izana ezbaian Euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizketa gida praktikoa udaberrian aurkeztu genuen Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emaginek. Euskarazko izendegiaren binarismoaren inguruko gogoeta piztu nahi dugu. ESPERIENTZIAK: Azpeitia, gasteiz, Erromo, …

IKERKETA, AHOLKULARITZA ETA ESKUHARTZEA

Ikerketa eta metodologia feministek eskaintzen dituzten ikerketa tresna berriak baliatzen ditugu. Ezagutzen elkartrukea eta, horizontaltasunean eta kidetasunean oinarrituta sortzen dugu jakintza. Halaber, egun ikerketa eta herrigintzaren esparruan dauden egitasmoen ezagutza bultzatu eta horien arteko saretzea bermatzeko tresnak ditugu. Egiten ditugun ikerketetan oinarrituta tokian tokiko eskuhartzeak egiten ditugu. Errealitate soziala aztertzeaz gain ezinbestekoa da berau aldatzeko proposamenak garatzea eta horretan dago Emagin. Orain arte egindako ikerketak: – Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat – Izena eta izana ezbaian. Euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizkeria – Autodenfentsa feminista – Zizurko puntu kritikoak – Miren Odriozolaren bizi eta borrokei buruzko lana – Berdintasun diagnostiko eta planak – Hezkidetza diagnostiko eta planak – Indarkeriaren protokoloak eta puntu kritikoak gainditzeko planak – Genero ikuspegia komunikabideetan aztertzeko diagnostiko eta sexismoa gainditzeko planak – Berdintasun zerbitzuen kudeaketa – Emakumeen Etxeen dinamizazioa

HEDAPENA ETA EKOIZPENA

Ikerketa lerroa sustatzeaz gain, hauek herrigintzaren mesedetan jartzeko horiek hedatzeko beharrezkoak diren bitarteko eta tresnak eskaintzen ditugu. – Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat – Izena eta izana ezbaian. Euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizkeria – Autodenfentsa feminista gida – Hezkidetza gida – Komunikabideetan sexismoa ekiditeko estilo liburua – Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak – Sukaldetik plazara dokumentala – Festa dezagun gaurdanik gero dokumentala – Arrakala dokumentala