Formazioa eta ikerketa feminista

Emagin, pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea da. Jendarte eraldaketaren alde lan egiten dugu eta horretarako prozedura feministak erabiltzen ditugu gure oinarrizko lan esparruetan:

Formakuntza, Ikerketa, Dokumentazioa eta Ekoizpena.

ZERTARAKO EGITEN DUGU LANA?

E

Formazioa eta eskuhartze zehatzen bidez eragile parekideak sortzeko

Genero-sistemaren eraginak ikusarazteko egiten dugu lan, horretarako zapalkuntza hetero-patriarkalaren inguruko ulermena eta analisia zabaltzeko formazioa eta eskuhartze zehatzak egiten ditugu.

E

Eraldaketa prozesuetan urratsak emateko beharrezkoak diren ekoizpen feministak sortzeko

Ikertu gabeko eremuak identifikatu eta hauen inguruko sorkuntza lana sustatzen eta saretzen dugu. Horretarako material ezberdinak ekoizten ditugu, ezagutza eta metodologia feministaren bidez eraldaketa prozesuetan lagungarri izateko.

E

Ikerketa eta metodologia feminista zein herritarra sustatzeko

Nork ikertu dezakeen eta bakoitzak zertaz hitz egin dezakeen arautzen duen ezagutzaren hierarkia iraultzeko egiten dugu lan; horregatik, horizontaltasunean eta kidetasunean oinarritutako jakintzen eraikuntzan egiten dugu lan.

E

Euskal Herriko emakumeen zein mugimendu feministaren ekarpenak biltzeko eta ikusgarritasuna emateko

Emakumeek* sortutakoa biltzen dugu: bai Euskal Herrian sortutakoa, baita nazioarteko ekarpenak ere. Mugimendu feministaren ekarpena biltzen dugu maila teorikoan zein praktikoan.

GURE BALIOAK

E

FEMINISMOA

Sistema heteropatriarkala eta kapitalistak ezarritako binomioak (sexu-genero, publiko-pribatu…) gainditu nahi ditugu. Sistemaren eta norbanakoen eraldaketa prozesuan kokatzen gara eta harreman eredu berriak sortu nahi ditugu.

E

SAREAN

Sarean egiten dugu lan, inguruko aniztasunak baliatuz, talde lanaren bidez, aurrez egindako harremanak indar metaketa bihurtuz.

E

INTERSEKZIONALITATEA

Borroken intersekzionalitatetik abiatuta, botere harreman anitzen ondorioz dauden zapalkuntza anitzak gainditu nahi ditugu, nahiz eta bereziki sexu-genero sistemarengatik sortutakoak. “Petsonala politikoa da” esaldia aintzat hartu eta kontzientziazio eta lanketa indibidual zein kolektiboak bultzatzen ditugu.

E

GORPUTZA

Gorputza gara, bizipenak eta jakintzak ere hemen daude kokatuak eta hemendik irauli nahi ditugu. Gorputz kontzientzia hartzeko lan egiten dugu.

E

EUSKARA

Euskaraz ikasi, formatu, ikertu, hazi eta bizitzeko apustua egiten dugu. Euskaraz egin nahi dugu lan eta euskaratik pentsatu nahi dugu errealitatea; baita eraldaketa ere bai.

E

GERTUTASUNA

Tokian tokiko errealitateekin egin nahi ditugu prozesuak. Txikitasunetik, gertutik, elkarrezagutzatik, harremanetatik, mimoz egindako lanetatik datoz aldaketa integral eta iraunkorrak.

E

AHALDUNTZEA

Emakumeak modu autonomo eta horizontalean elkartu nahi ditugu eta gure laguntza edota baliabideak boteretzearen mesedera jarri. Ahalduntze hau ezinbestean kolektiboa izan behar dela ulertzen dugu eta horretarako, emakumeen arteko elkartasuna eta gure arteko aliantzak zaintzen ditugu.

E

IKUSPEGI KRITIKOA

Etengabeko formakuntza eta eztabaidarekin, gure lanaren berrikusketak egin eta ebaluaketa jarraia egiten dugu.

E

KIDETASUNA

Gutako bakoitzak zapalkuntza anitzen objetibazio ezberdina gorpuzten du, eta, horiek gure jarreretan, harremanetan eta bizimoduetan dute. Erabakitze eta parte hartze prozesuetan desorekak egon daitezkela dakigu; horregatik, oreka gabeziak gainditzeko bitarteko metodologiko zein programatikoak eskaintzen ditugu.