Zer eskaintzen dugu?
FORMAZIOA ETA ZERBITZUAK
Herri feminista bat eraikitzeko ezinbestekoa da eraldaketa pertsonalak eta kolektiboak bultazea. Horregatik, aurretik aipatutako lan estiloan oinarrituta, jabekuntza eta boteretzeko prozesuak jarri nahi ditugu martxan.
ZERBITZUAK
Indarkeria matxistarik gabeko guneak jaietan
Emakumeak eta herritarrak orohar indarkeri matxistaz kontzientziatzeko helburuarekin jai eremuan kokatzen dugu informazio puntua dugu. Asmoa da emakumeek eta bereziki neska gazteek jaietan indarkeri sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea eta babes zein elkartasun gunea irudikatzea. Indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erraztu nahi ditugu. Erasotzaile izan daitezkeenei dena libre ez dela eta erasoak dauden kasuetan erantzuna izango dutela ohartarazteko gunea da, hala nola emakumeek beren burua defendatzeko duten gaitasunaz jabetzen laguntzeko eta bitarteko eta lanabesak eskaintzeko.
“Elkar zainduz arriskutsuak gara” erakusketa + dosierra
Covid-19aren testuinguruan emakumeek bizi izan duten errealitatea eta estrategien jasoketa egin dugu, informazioaren bilketa espezifikoa eginez. Azken hilabeteetan publiko egin diren datuen bilketa eta Gipuzkoara egokitutako analisia; Elkarrizketa sakonak zerbitzu publikoetan lanean diharduten profesionalekin, zein orotariko emakumeekin, eta lan saio partehartzailea burutu dugu zaintzen inguruan ikerketan jarduten duten hainbat adituekin.
Bilketa honetan jasotako informazio eta datuekin 15 paneleko erakusketa osatu dugu, eta dosierra ere eskuragarri dago.
