AEK-KO BERDINTASUN DIAGNOSTIKOA

AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) 1976an sortutako erakundea da. Euskararen zabalpena eta irakaskuntza sustatzen ditu Euskal Herriko zazpi herrialdeetan, bereziki pertsona helduengan. Gaur egun 490 langilez osatuta dago, hauetatik 310 emakumezkoak eta 180 gizonezkoak dira.

AEKren sorrera eta bilakaera jendarte androzentriko baten baitan kokatzen dela. Ondorioz, ez da harritzekoa AEK, beste erakunde askok bezala, balore eta funtzionatzeko modu androzentrikoak birproduzitzea. Orain arte, ez da berdintasun planik egin eta zentzu horretan hainbat hutsune sumatzen da. Horren aurrean, barne nahiz kanpora begira emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko eta bultzatzeko asmoz, diagnostiko eta ekintza plan egin nahi dute

AEKn generoagatik dauden bereizkeria eta diskriminazio egoeren gaineko diagnostikoa egiteko metodologia ezbedinak erabili ditugu, besteak beste, dokumentuen analisia, talde eztabaidak eta banakako galdeketa anonimoak (on line). Honekin batera, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko saioak burutu ditugu AEK-ko emakume langile guztiekin