BIZITZAK ERDIGUNEAN: OÑATIKO ZAINTZAILEEN GENEALOGIA FEMINISTA BAT

BIZITZAK ERDIGUNEAN: OÑATIKO ZAINTZAILEEN GENEALOGIA FEMINISTA BAT

BIZITZAK ERDIGUNEAN: OÑATIKO ZAINTZAILEEN GENEALOGIA FEMINISTA BAT
1950-2020

Aitortza ariketa bat egin genuen, Oñatiko emakumeen, lehengoen eta oraingoen lan eskergarena. Eta berrikuspen bat ere egin nahi izan genuen: zaintzaren erromantizazio eta mitifikazioaren diskurtso patriarkalaz gain, kontakizun zintzoa eta osoa egin: bizitzaren zalantzak, ertzak, etxeko trapu zikinak, nahi eta ezinak, gatazkak zein kolektibotasuna edota elkarrekikotasuna nola hezurmamitu dituzten azalduko. Finean, zaintza lanetan murgilduta bizi izan diren langileen egoerarekin fidela izan nahiz zuen lanak: maitasunaren pozaz harago, zaintzara dedikatzearen hazkurak, kontraesanak eta minak ere azalaraziko zituena.

1950etik 2020 arteko askotariko emakume zaintzaileen genealogia ondu genuen, euren hainbat bizi esperientzia eta munduan egoteko moduen ertzak jasota: generoa, klasea eta arraza ardatz. Bi ildo Ditu etnografiak, bata, neskametatik etxeko langiletarako genelogia; besteak, XX.mendeko etxekoandreak eta, gaur egun, hazkuntza naturalaren alde egiten duten amak lotzen ditu.

Jarrain duzuen bideoan azalpen sakonagoa duzue:

Liburua ere eskuratu daiteke hainbat tokitan. Jarri gurekin harremanetan bestela!

ATAUNGO EMAKUME ZAINTZAILEEN GENEALOGIA

ATAUNGO EMAKUME ZAINTZAILEEN GENEALOGIA

 ATAUNGO EMAKUME ZAINTZAILEEN GENEALOGIA

Emakumeen eremu naturaltzat hartu izan da zaintzarena. Hori problematizatu zuen pentsamendu feministak eta berretsi, kulturala dela izateko eta egiteko modu oro. Bizitza, kultura, ekonomia, politika eta, nola ez, zaintzak. Ibilbide horretan urrats bat eman nahi izan dugu ikerlan honekin.

Aitortza ariketa bat da, Ataungo emakumeen, lehengoen eta oraingoen lan eskergarena. Berrikuspen bat ere izan nahi du: zaintzaren naturalizazioari eta mitifikazioari beste kontzeptu batzuk ere gehitu nahi dizkio. Hala nola eraikuntza, gatazka, kolektibotasuna edota elkarrekikotasuna. Zaintza lanetan murgilduta bizi izan diren langileen egoerarekin fidela izan nahi du lanak: maitasunaren pozaz harago, zaintzearen hazkurak, kontraesanak eta minak ere azalaraziko dituena.

1950etik 2020 arteko askotariko emakume zaintzaileen genealogia ondu dugu, euren hainbat bizi esperientzia eta munduan egoteko moduen ertzak jasota: generoa, klasea eta arraza ardatz. Bi ildo ditu etnografiak, bata, neskametatik etxeko langiletarako genealogia; bestea, etxekoandreetatik gaur egungo ametarakoa. Aztergai izan ditugu baserri naiz kaleko barruko eta kanpoko lanak, familia-harremanak, amatasunak, adinekoen zaintza, emakumeen eskubideen aldeko borroka, ahizpatasuna nahiz bakardadea.

Ez da emakume guztien kontakizuna; guztiek ez baitute era berean zaindu: zaintzea aukeratu ala ez, zaintzari emanda bizi izan direnak askotarikoak, baina profil berekoak izan dira azken mendean: landa-eremuko, langile-klaseko eta migranteak. Egungo zaintza krisia ulertzeko ariketa ezinhobea da memoria; erresistentzia praktika ere bada memoria egitea, eta horretan lagundu nahi izan du lan honek.

Lan hau Ataungo “Joxemartin Apalategi Begiristain” bekaren baitan egin dugu.

Oñatiko emakumeak

Zaintza lanen demokratizaziorantz: Beterri-Buruntzaldeako diagnostikoa eta ekintza plana

Zaintza lanen demokratizaziorantz: Beterri-Buruntzaldeako diagnostikoa eta ekintza plana

ZAINTZA LANEN DEMOKRATIZAZIORANTZ: BETERRI-BURUNTZALDEAKO DIAGNOSTIKOA ETA EKINTZA PLANA

Orain dela pare bat urte abiatu genuen Beterri-Buruntzaldeako eskualdean zaintza lanak demokratizatzeko prozesua. Hasiera batean, eskualdeko berdintasun teknikari, enplegu teknikari eta elkarte feminista zein arrazakeriaren kontrakoekin osatu genuen Foro Feminista deitutako espazioa. Bertan jardun genuen proiektua zein izan zitekeen hausnartzen, eskualdeko beharrak identifikatzen eta ekonomia feministan formatzen. Zaintzarena ez da gai sinplea; izan ere, hari mutur asko ditu eta zaila da zehazki zertaz ari garen adostea. Mugimendu Feministan oraindik ez dago argi zeri buruz ari garen eta demokratizazioak zein bide orri duen.

Jakinik zaintza erregimena guztiz iraultzea, jendartea errotik aldatzea dakarrela urgenteen diren eremuetan zentratuko gara. Eskualdeko zaintza erregimena zein den identifikatu nahi dugu eta horren barruan zaintzaileek (bai profesionalek zein ez profesionalek) duten egoera ikustarazi nahi dugu. Zaintzari buruzko iruditeriak eta zentzuak ezagutzea, zaintzaileen egoera eta beharrak ezagutzea, zaintza lanak sozializatu eta kolektibizatzeko bideak urratzea eta zaintza lanetan daudenen aitortza eta ahalduntze prozesuak bultzatzea dira ikerketa lanaren helburuak.

Horretarako eskualdeko argazkia osatuko dugu eta behar nagusien gainean aldaketa proposamenak bilduko dituen ekintza plana zehaztuko dugu, Beterri-Buruntzaldeako eragile sozial eta politiko nagusiekin.

 

Emagin_beterri-buruntzaldea_publikazioa