Azaroaren 11n eta 12an bildu ginen Eibarren Udako Euskal Unibertsitateak duen egoitzan “Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza” deituriko ikastaroan.

30 lagunetik gora izan ginen bertan. Tartean, profil askotariko pertsonak: ikerlariak, interesa zutenak, herri mugimendutako kideak eta unibertsitateko irakasleak. Arlo ezberdinetan sakondu zen. Memoria eta genealogia feministen garrantziaz aritu ziren Miren Aranguren, Edurne Epelde eta Amagoia Gurrutxaga ostiral arratsaldean. Larunbatean hasiera eman genion ikastaroari ikerketa prozesuen inguruan hausnartzen. Lehenengo mahai inguruan Marta Barbak, Oihane Uitzik, Haizea Barcenillak eta Iratxe Retolazak egun akademiaren baitan ezagutzaren eraikuntzan sortzen diren prozesu ezberdinak izan zituzten hizpide. Epistemologia eta metodologia feministak oinarri hartuta, ezagutzaren eraikuntzarako bestelako prozesuetaz aritu ziren eta baita akademian ematen diren botere harremanetaz ere.

Ondorengo mahai inguruan, Itziar Gandarias, Nerea Fillat, Miren Guillo eta Pili Alvarezek esku artean dituzten ikerketa proiektu ezberdinak azaldu zituzten. Bukatzeko, elkarren arteko eztabaidaren bidez, aurrera begira eremu honetan parte hartzen dugun ikerlari eta esperientzia ezberdinak saretzeko beharraz eta prozeduraz aritu ginen.

Hemen ikastaroak utzi zituen irudi batzuk.