Emakumeentzako Qi Gong

Emakumeentzako Qi Gong

Emagin Elkartetik emakumeon osasuna sustatzeko bide kolektiboak arakatu nahi ditugu. Horregatik, gure gorputzen kontzientzia bultzatu, eta burua zein gorputzaren artean sortu dugun amildegia gainditzeko ahaleginean ari gara. Horri begirako taldekako lan saioak abiatu ditugu Nagore Orbeltzu Lakosterekin.

 

INDARKERIAREN KONTRAKO GUNEA JAIETAN

INDARKERIAREN KONTRAKO GUNEA JAIETAN

Emaginetik jaietan Indarkeria Sexistaren aurreko prebentzio lanetarako GUNEA jartzen hasi gara aurten ere. Hemen duzue egiten dugun lanaren bideo bat ikusgai.

Zuetako askok aski ongi ezagutzen duzue GUNEA, besteak beste, urte hauetan herri askotan egon garelako lanean. Ibilbideak eta esperientziak eraman gaitu jaietan ematen den indarkerian sakontzera eta urtez urte zerbitzu hau hobetzera. Eskerrik asko beraz bide honen parte izateagatik!

Oharra: zuen herriko jaietan Gunea jartzeko asmoa baduzue, ahalik eta azkarren abisatzen joatea eskertuko genizueke emagin@emagin.eus helbidera mezua bidalita. Eskerrik asko!

INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEAK NONAHI

INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEAK NONAHI

Gero eta gehiago dira emakumeok jaietan pairatzen ditugun erasoen kontra lanean diharduten udal eta elkarteak. Hori dela eta, Emaginek eskaintzen du indarkeria sexistaren prebentziorako gune ibiltaria; fisikoki herriko jaietan informazioa eskuratzeko zerbitzua da. Herritar guztientzako espazioa da, baina, bereziki, helburua da neska gazteengan eragitea; batetik, erasoak identifikatzen jakin eta autoefentsaren filosofía ezagutarazi nahi dugu; bestetik, ligoteo osasuntsua eta jaietan guztiontzako gozamena zabaldu nahi dugu.
Bertan, eskuorriak, pegatinak, txapak egiteko aukera eta material ugari daukagu eskuragarri.

Hemen duzue udaran Amurrion egon ziren bi hezitzaileei egindako elkarrizketa:
https://aiaraldea.eus/amurrio/1502885643479-emakume-izateagatik-gutxiesten-gaituen-edozein-jarrera-da-eraso-matxista