(ez)amatasunak jardunaldiak

 

Gauza on guztiak bezala, (Ez) amatasunak ikuspegi feministatik jardunaldiak ere heldu ziren akaberara, ziur gaude, ordea, bere bukaera beste hasiera batzuen abiapuntu izango dela. Arrasto sakona utzi(ko) dute azaroaren 11 eta 12an esan, entzun eta sentitutakoek. Eta ez da gutxiagorako, gure gorputzak zeharkatzen dituen auzi honek ezin baitzuen bestela pasa. Lortu dugu (ez) amatasunari buruz hitz egiteko plaza aberats bat sortzea. Beste behin, ahizpatasuna izan dugu lotura eta feminismoa argi. Horri esker heldu gara korapiloak bistaratzera, zalantzak mahaigaineratzera, zauriak agertzera eta hurkoa jasotzera. Gai honekiko askotariko iritzi, esperientzia eta ereduak ezagutu ditugu eta horri esker hain beharrezkoak ditugun irudi konstelazio eraldatzaileetara hurbildu gara. Ikusi dugu gure desioek badutela lotura estua egitura sozialekin eta, gainera, ez direla zapalkuntza eta indarkerietatik salbu. Mandatu sozial honek ama egin, ez egin eta oraindik izenik ez duten lekuak zeharkatzen ari garen emakumeongan* hartzen duen formez zein ├▒abardurez aritu gara. Ikuspegia eguneratu eta sakonduk dugu. Aurrerantzean zaintzari buruz gogoetatzerakoan jantziago goaz, eta atzo bezala gogotsu helduko diogu bizitzak erdigunean jartzeko borrokari. Finean, hori baita gure utopia.

Eskerrik asko jardunaldietan hor egoteagatik. Pazientziaz, mimoz, ilusioz, enpatiaz eta dardaraz heldu diozu erronkari eta epe laburrean honek izango du jarraipenik. Erronkak gatz gabeko itsaso baitira saiatzen ez badira. Laster arte bidelagun.

 

%d bloggers like this: