ANTXETA IRRATIAREKIN ELKARLANA:
KOMUNIKAZIO PAREKIDEA LANTZEKO OINARRIZKO GIDA

Antxeta Irratiarekin batera, komunikazio parekidea lantzeko ESTILO LIBURUA egiten ari gara. Oinarrizko irizpideak lantzen ditugu kazetaritzan informazioaren trataera egokitasunez landu dadin.

Audientziak jasotzen duen informazioan sarritan, genero desorekak ematen dira. Begirada androzentrikoa gainditzeko irizpide lagungarriak behar dira. Era berean, informazioaren hartzaileak ez dira homogeneoak, adin, klase, jatorri eta genero ezaugarri ezberdinak dituzte eta horrek informazio inklusiboa egitea eskatzen du.

Akitaniako Departamenduko irratientzako Estilo Liburu hau egitearekin batera, formazio saioak ematen ditugu irrati hauetako profesionalei bideratuta.