EAEKO EMAKUMEEN ETXEEN INGURUKO ERRADIOGRAFIA (2023)

Gela bat norberarentzat aldarrikatu zuen 1929an Virginia Woolf idazleak eta Hego Euskal Herriko Mugimendu Feministak jarraitu zion lorratzari. Frankismoaz geroztik, emakumeen arteko elkargune edota espazio propioen aldarrikapena etengabeko bat izan da gertuko mugimendu feministan.

Batzuk, ibilbide luzea dute eta beste batzuk, berriz, berriki ireki dira. Bakoitzak bere izaera du, bere antolatzeko modua, bere finantzazio sistema, bere instalazioak.  Bakoitzaren singulartasun horretan bada komun ugari, ordea. Hain zuzen, txosten honetan esperientzia eta praktika horietatik abiatuta Emakumeen Etxeetako errealitate, indargune eta erronkak identifikatzen dira. Horretarako, espazio horietako subjektu  printzipalekin egon gara: dinamizatzaile eta erabiltzaileekin.

Bertan jasotakoak Bilboko Galtzagorri elkarteak bultzaturiko prozesu baten barruan kokatzen dira zeinaren motibazioa Bizkaiko hiriburuko emakumeen beharrak asetzen laguntzeko berariazko espazio bat diseinatzea eta gauzatzea den. Emakundek diruz lagundutako ikerketa honetan, EAEko 9 Emakumeen Etxeetako esperientziak jasotzen dira. Lagina mugatua izan arren, gaur egun 15 Emakumeen Etxe baitaude EAEn,  ikaspen orokor batzuk ateratzeko baliagarri da.

Informazio gehiago nahi izanez gero: TXOSTENA ikusi

EAE emakumeen etxeen erradiografia
EAE emakumeen etxeen erradiografiaren helburuak
EAE emakumeen etxeen denbora lerroa
EAE emakumeen etxeen informazio fitxak