ORDIZIAN INDARKERIA MATXISTEN AURREAN JARDUTEKO I. PROTOKOLOA

2020. urtean egin zen indarkeria matxista kasuen aurrean Ordizia mailan erantzuteko lehenengo protokolo saiakera. Orduan herritarren parte-hartzea nahikoa ez zela izan iritzita, bertan behera gelditu zen egitasmoa. Amore eman gabe, Ordiziako Udalak 2022. urtean berriro heldu zion proiektuari. Bigarren saiakera horretan, Emagin Elkartearen laguntza teknikoarekin eta metodologia parte-hartzeaileak premisa gisa harturik. Harrez gero, herriko mugimendu feministarekin, elkarte ezberdinetako ordezkariekin, Udal zinegotzi zein teknikariekin eta norbanakoekin aritu gara indarkeria matxista kasuei erantzuteko Ordiziako I. protokoloa osatzen. Prozesu horretan, azken urteetan indarkeria matxistari erantzuterakoan nola udal mailan hala herriko mugimendu feministan eskuratu diren jakintzak barne-hartu dira, alde batetik. Eta elkarlana oinarri izanda, orain arte eraso matxistei eman zaienĀ  erantzuna hobetu da, beste aldetik. 2023an ikusiko dute prozesuan adostutakoek argia, eta orduan hasiko da baita ere protokoloaren herriratzea.

ordiziko lansaioa