Amatasunaren eta zahartzaroaren inguruko zaintza ibilbideak Zaldibin

Amatasunaren eta zahartzaroaren inguruko zaintza ibilbideak burutu genituen Zaldibian 2023ko udaberrian. Herriko talde feminista, Beti Gazte jubilatuen elkartea, Etxekoneko elkartea eta herriko udalaren laguntzarekin antolatu genituen ibilbideok. Lehenengoan, maiatzaren 24 izan zen eta bigarrena, ekainaren 3an.

Amatasunari buruz hausnartzeko, Parean elkarteak Atsolorra proiektuaren bueltan jasotakoak ezagutu genituen besteren aurretik, eta herriko emakume ezberdinen esperientziekin osatu genuen ibilbidea. Amatasun transnazionalen, ama bakarren edo ama lesbianen egoerak ezagutzeko parada izan genuen geldialdi bakoitzean.

Zahartzaroaren gaira hurbiltzeko, Kontxi Lopez (zaharren ahalduntze prozesuetan bidelagun) eta Nekane Berriotxoa (ONEKA plataformako kidea) izan genituen bidai lagun. Adinkeria eta emakume pentsionisten egoera izan zituzten hizpide. Arreta ereduaz jarduteko aukera ere izan genuen, egun dauden zailtasun eta erronkak ezagutuz Zaldibiako gizarte langilearekin batera. Azkenik, zaintza eta zahartzaroa gurutzatzen diren puntu horretan lanean diharduten emakume ezberdinen esperientziak aditu genituen: Zaldibiako etxez etxeko zerbitzuko langilearena, Zaldibiako etxeko langile batena, eta Beti Gazte taldeko kide batena.

Ibilbideak ekarpen aberatsa egin dute, batez ere, zaintzaren gaia gertuko errealitatera ekartzeko balio izan dutelako. Horrez gain, azpimarratzeko da ibilbideen bidez askoren arteko topaguneak sortu izana, sarri, ezkutuan eta ikusizeninean kokatzen den gai bat espazio publikoan kokatuz. 2024an jarraipena emango diogu lan honi, adinean nagusi direnen zaintza beharrak ezagutzeko diagnostiko bat eginez.

Udaberriko zaintza ibilbideen kartela
Udaberriko zaintza ibilbideen kartela instagramerako egokitua