ZURITASUNARI AZALA(K) KENTZEN
Pribilegio zuriaren arkitektura eraisten hasteko gida bat
Zuritasunaren sistemaren inguruko hausnarketa abiatzea erabaki dugu. Eta esan behar dugu hau egitea ez dela ariketa teoriko hutsa izan guretzat. Gure burua, gure kokapen politikoa eta gure jarduna berrikusteko gonbidapena izan da; baita feminista eta antirrazista gisa eraiki nahi dugun proiektua zalantzan jartzeko aukera ere. Horregatik liburuxka hau duzue hasierako ariketa. Guk, elkarrekin, bide bat ireki dugu. Orain, zuen txanda da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektua da hau.
