Bortzirietako zaintza antolaketa

Bortzirietako zaintza antolaketa

Bortzirietako zaintza antolaketa.
Zaintza lanen diagnostikoa eta ekintzarako proposamena

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua 2022. urtean sortu zen, eta zerbitzua martxan jarri zenean eskualdeko egoera ezagutzeko ikerketa bat abiatu zuten. Ikerketa horretan argi geratu zen zaintza lanak jorratu behar zirela, eta horren ondorioz abiatu zen diagnostikoa egiteko prozesua. Bortzirietako zaintzaile profesionalen, etxeko langileen, zaintzaile afektiboen, amen, adineko pertsonen, desgaitasunari arreta ematen dioten langileen eta haur eta gazteen hezkuntzan daudenen esperientzia zein beharretan oinarritutako lan kualitatiboa da. Lanaren helburua argia da: zaintza lanen antolaketa bidegabeari aurre egitea, eta horiek demokratizazio bidean jartzeko aldaketak sustatzea.

Bortzirietako zaintza antolaketa: zaintza lanen diagnostikoa eta ekintzarako proposamena 2025 lanaren ondorio nagusiak jasotzen dituen gidaliburua sortu dugu.

Hemen deskargatu dezakezu: bortziriakberd.eus

Berriak egindako erreportajea hemen irakur daiteke: berria.eus

 

Bortzirietako zaintzen antolaketaren gida
Zaintzak gidaren argazkia

Ximurrak xamur: Zaldibiako emakumeen alhalduntzerako programa

Ximurrak xamur: Zaldibiako emakumeen alhalduntzerako programa

ZALDIBIAKO EMAKUMEEN AHALDUNTZERAKO PROGRAMA

Ximurrak Xamur izeneko programak, Zaldibiako adineko emakumeen ahalduntzea sustatu nahi du. Elkar ezagutu, saretu, hausnartu eta formatzeko espazioak sortu ditugu. Adineko emakumeen trabakuntza eta ahalduntzerako tresnak garatu nahi dira, estereitipoak deseraikiz, lanak aitortuz eta elkarrekin saretu eta indartuz. Horretarako, zine forumak, liburuen bueltako solasaldiak, formazio saioak edota ekimen parte hartzaileak antolatu ditugu.

 

ximurrak xamur

Jaietako komunikazio euskarriak

Jaietako komunikazio euskarriak

JAIETAKO ZERBITZUEN HEDAPENERAKO KOMUNIKAZIO EUSKARRIEN DISEINU LANAK

Herrietako festetan informazio eta sentsibilizaziorako guneak jartzearen aldeko apustua egiten dugu Emaginen, baina zerbitzu honen berri herritarrei ematea garrantzitsua da.

Zertarako diren Informazio gunea edo Arreta Puntua, zein informazio mota dagoen eskuragarri, non egongo den kokatua zerbitzua eta zein ordutegian, zein izango den telefono zenbakia…

Zerbitzua eraginkorragoa izan dadin, festen aurretik komunikazio kanpaina bat egitea da egokiena. Horretarako askotariko bide eta euskarri erabili daitezke. Guk hemen, adibide moduan, Abadiño eta Bergarako jaietarako prestatutako euskarriak aurkezten dizkizuegu.

Bergaran erasoen kontrako kanpainaren berri eman zuteneko albistea:

https://www.bergara.eus/eu/node/19578

 

Abadiñoko kartela
Bergarako eskuorriaren azala
Bergarako eskuorria barrutik
Bergarako pegatina telefono zenbakiarekin
Abadiñoko eskuorria

Berriatuko Udalaren politika feministak hobetzeko aholkularitza zerbitzua

Berriatuko Udalaren politika feministak hobetzeko aholkularitza zerbitzua

Berriatuko Udalaren politika feministak hobetzeko aholkularitza zerbitzua

2022tik hona eskuz-esku ari gara Berriatuako politika feministak hobetzeko lanean Emagin Elkartea eta Berriatuako Udala. Urte horretan herriko gizon eta emakumeen egoeraren berri ematen zuen diagnostiko bat osatu genuen, eta baita zapalkuntzak ezabatzen joateko Berdintasun Plan berria ere.

Egun indarrean dagoen Berriatuako II. Berdintasun Planean jasotzen dira herriko genero desparekotasunak gainditzeko 2023-2026 aldian aktibatuko diren neurriak. Halaber, Berdintasun Plana aurrera ateratzeko baliabide materialak hobetzearekin batera, giza baliabideak hobetzeko erabakia hartu zuen Berriatuako Udalak, eta horren ondorioz hasi ginen Emagin Elkartetik aholkularitza zerbitzua garatzen bertan.

Urte bete pasa da aholkularitza zerbitzu hori ematen hasi ginenetik eta orain arteko ibilbidearen balantze positiboa egiten dugu. Azpimarratuko genuke tarte horretan Herriko Politika feministak modu parte hartzailean erabakitzeko Foro Feminista sortu dugula eta baita herritarren prestakuntza feminista sustatuko duen Eskola Feminista ere. Emaitzak ikusteko oraindik bide luzeago bat behar den arren, ziur gaude bi egitasmo hauek ekarpen sakona egingo dutela Berriatuako eraldaketa feministan.

Aipatu beharrekoa da ere prozesu hauetarako behar izan ditugun baliabide grafikoen diseinuak Emagin Elkartearen komunikazio lantaldeak sortu dituela.

2024an ere ilusioz jarraituko dugu Berriatuan lanean.

Berritxuko Foro feminista kartela
Berritxuko eskola feminista kartela
Berritxuko foro feminista logoa
Berdintasun planaren argazkia
Berditnasun planaren argazkia

Amatasunaren eta zahartzaroaren inguruko zaintza ibilbideak Zaldibin

Amatasunaren eta zahartzaroaren inguruko zaintza ibilbideak Zaldibin

Amatasunaren eta zahartzaroaren inguruko zaintza ibilbideak Zaldibin

Amatasunaren eta zahartzaroaren inguruko zaintza ibilbideak burutu genituen Zaldibian 2023ko udaberrian. Herriko talde feminista, Beti Gazte jubilatuen elkartea, Etxekoneko elkartea eta herriko udalaren laguntzarekin antolatu genituen ibilbideok. Lehenengoan, maiatzaren 24 izan zen eta bigarrena, ekainaren 3an.

Amatasunari buruz hausnartzeko, Parean elkarteak Atsolorra proiektuaren bueltan jasotakoak ezagutu genituen besteren aurretik, eta herriko emakume ezberdinen esperientziekin osatu genuen ibilbidea. Amatasun transnazionalen, ama bakarren edo ama lesbianen egoerak ezagutzeko parada izan genuen geldialdi bakoitzean.

Zahartzaroaren gaira hurbiltzeko, Kontxi Lopez (zaharren ahalduntze prozesuetan bidelagun) eta Nekane Berriotxoa (ONEKA plataformako kidea) izan genituen bidai lagun. Adinkeria eta emakume pentsionisten egoera izan zituzten hizpide. Arreta ereduaz jarduteko aukera ere izan genuen, egun dauden zailtasun eta erronkak ezagutuz Zaldibiako gizarte langilearekin batera. Azkenik, zaintza eta zahartzaroa gurutzatzen diren puntu horretan lanean diharduten emakume ezberdinen esperientziak aditu genituen: Zaldibiako etxez etxeko zerbitzuko langilearena, Zaldibiako etxeko langile batena, eta Beti Gazte taldeko kide batena.

Ibilbideak ekarpen aberatsa egin dute, batez ere, zaintzaren gaia gertuko errealitatera ekartzeko balio izan dutelako. Horrez gain, azpimarratzeko da ibilbideen bidez askoren arteko topaguneak sortu izana, sarri, ezkutuan eta ikusizeninean kokatzen den gai bat espazio publikoan kokatuz. 2024an jarraipena emango diogu lan honi, adinean nagusi direnen zaintza beharrak ezagutzeko diagnostiko bat eginez.

Udaberriko zaintza ibilbideen kartela
Udaberriko zaintza ibilbideen kartela instagramerako egokitua