LAGA MANKOMUNITATEKO KOORDINAZIORAKO PROTOKOLO INTERINSTITUZIONALA

LAGA MANKOMUNITATEKO KOORDINAZIORAKO PROTOKOLO INTERINSTITUZIONALA

LAGA MANKOMUNITATEKO KOORDINAZIORAKO PROTOKOLO INTERINSTITUZIONALA

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko berdintasun zerbitzuak hala eskatuta, udalerri hauetan eragingo lukeen genero Indarkeria Kasuetan erakunde-arteko koordinazioa ahalbidetzeko protokoloa osatzeko aurre diagnostikoa eta protokoloa egin ditugu ikasturte honetan. Emakumeen kontrako indarkeria dela eta, esku hartze integral baten ikuspegitik, erakundeen jardun eta erantzuna bateratzea dute helburu nagusi protokoloek, Nafarroako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Koordinatzeko Erakunde arteko III. Akordioak ezarritako esku-hartze esparru berrian jasotzen den eran. Protokolo bat, arau eta estandarren multzo bat da, protokoloa sinatzen duten eragileek nola jokatu behar duten adierazten duena. Eta emakumeen aurkako indarkeria kasuetan esku hartze integralak, homogeneoa eta neurrikoa izan dadin, protokoloak egituratzea ezinbestekoa da, Emakumeen Aurkako Indarkeria, jarduteko eta koordinatzeko Tokiko Protokoloak Prestatzeko Gida-k (Ibarrola, 2018) jasotzen duen eran. Halaber, protokoloak tresna erabilgarri dira jardunbideak normalizatu, eragin handiagoa izan dezaten lagundu eta emakumeen aurkako indarkeriaren forma eta adierazpen guztien eraginari buruzko informazioa jasotzeko.

INDARKERIA MATXISTAREN PREBENTZIO EZ MIXTOA IKASTETXEETAN

INDARKERIA MATXISTAREN PREBENTZIO EZ MIXTOA IKASTETXEETAN

INDARKERIA MATXISTAREN PREBENTZIO EZ MIXTOA IKASTETXEETAN

Aurten ere Leioan indarkeria matxistaren prebentzio ez mixtoa landu dugu -Barandiaran, Betiko, Mesedeetan zein Adsis- ikastetxeetan. Neskekin autodefentsa feminista landu dugu, eta mutilekin, berriz,  maskulinitate berriak. Hala nola, genero desberdintasunaren inguruan hausnartu dugu, baita patriarkatuak gure jendartean dituen ondorioetan ere. Oro har, nesken ahalduntze pertsonal zein kolektiboan eta mutilen botere desjabekuntzarako bidean urrats garrantzitsuak ematen hasi gara.

 

Taupada programa

Taupada programa

TAUPADA PROGRAMA

2020/2021 ikasturtean zehar NABIk bultzatutako programa baten bueltan ari gara lanean. Nafarroako neska gazteen ahalduntzea helburu duten saioak prestatu eta dinamizatzen ari gara. Besteak beste Baztanen, Iruñean, Cintruenigon eta Agoitzen neska gazte taldeak osatu dira eta hilean behin elkartzen gara hausnartzeko, eztabaidatzeko eta sareak sortzeko.

 

Iruñeko gaueko aisialdi pribatuan ematen den indarkeriari aurre egiteko protokoloa

Iruñeko gaueko aisialdi pribatuan ematen den indarkeriari aurre egiteko protokoloa

IRUÑEAKO GAUEKO AISIALDI PRIATUAN EMATEN DEN INDARKERIARI AURRE EGITEKO PROTOKOLOA

Iruñeako Udalak festa eremu eta gaueko aisialdi pribatuan ematen diren eraso sexisten aurreko prebentzio eta ekintza protokoloa osatu zuen hainbat eragileekin batera, besteak beste, udaleko alor ezberdinetako teknikariak, Emakumearen udal zerbitzua, elkarte feministak, hostalarien hainbat elkarte, peñen federazioa, Gora Iruñea eta taberna zein festa areto ezberdinak.

Emaginetik, protokolo honen inplementazioa eta jarraipenaren lan teknikoa garatzen gaude 2019-tik. Bereziki protokolora atxikitzeko derrigorrezkoak diren formazio saioak ematen dizkiegu taberna edo festa leku bateko arduradun zein langile guztiei (tabernariak, segurtasunezko kideak, arropa zaintzaileak…), Iruñeako Peñei edota festibal batzuetan parte hartzen duten kideei (IruñeaRock, Flamenco On Fire). Honetaz gain, aholkularitza eta jarraipen lana egiten dugu urte osoan zehar

Topaguneko berdintasun diagnostikoa, barne plana eta erasoen protokoloa

Topaguneko berdintasun diagnostikoa, barne plana eta erasoen protokoloa

TOPAGUNEKO BERDINTASUN DIAGNOSTIKOA, BARNE PLANA ETA ERASOEN PROTOKOLOA

Euskaltzaleen Topaguneak gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aferari heltzeko erabakia hartu du, ahal den neurri eta denboretan. 2018an erakundeko langile guztiek oinarrizko formazio saio batzuk jaso zituzten, guztira 12 orduko formazioa. 2019an erakundearen diagnostikoa genero ikuspegi batetik egitea izan da helburu nagusia. Prozesu honetan, elkartearen parte diren 30 langile inguruk parte hartu dute. Erabili dugu metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa izan da: dokumentuen analisia, hiruko elkarrizketak eta galdeketa anonimoak (on line). 2020. urtean, ateratako ondorio eta proposamenetatik tiraka, ekintza plana egiteko asmoa dugu saio parte hartzaileen bitartez.

Honetaz gain, errealitatean agertu diren behar eta erronkei aurre egiteko tresna eta formakuntza falta ikusita, eraso matxistak kudeatzeko protokolo bat osatzeko hautua egin dute. Horregatik, indarkeria matxista eta protokoloen inguruko formazioak emateaz gain, protokolo eredu bat sortzen ari gara saio parte hartzaileen bitartez Topaguneko egiturako langileekin eta 3Blai, Mintzapraktikak eta Mintzakokoko dinamizatzaile eta langileekin batera.