BARNE MAILAKO ERASO MATXISTEN PROTOKOLOA

BARNE MAILAKO ERASO MATXISTEN PROTOKOLOA

BERTSOZALE ELKARTEKO BARNE MAILAKO ERASO MATXISTEN PROTOKOLOA

Dakigunez, indarkeria matxista ez dago gure gertuko elkarte mixto eta mugimendu sozialetatik at. Etxe barruan gertatzen dena kolektibo osoaren ardura izanik eta erantzukizun hortatik heldu dio Bertsozale Elkarteak barena mailako eraso matxisten protokolo bat sortzeko beharrari

Horregatik, Bertsozale Elkartean eman daitezkeen eraso sexistak kudeatzeko protokolo bat osatzeko lanetan gaude prozesu parte hartzaile baten bidez. Guztira profil ezberdinetako 90 lagun inguruk parte hartu dute: transmisio eragile, zuzendaritza kide, irakasle, koordinatzaile, lehendakaritza, borondatezko, bertsolari, Lankuko teknikari, administrazioa, komunikazioa, Xenpelar dokumentazio zentroa. Prozesuaren helburu zehatzak hauek liratezke:

  • Indarkeria matxisten eta horiei aurre egiteko protokoloen inguruko oinarrizko formazioa jasotzea
  • Protokoloa osatzeko egon daitezkeen elementuen inguruko eztabaidak ematea eta protokoloa zehazteko erabakiak hartzea
  • Egiturako kide guztiek protokoloa ezagutzea eta bere inplementazioa barneratzea

Zurrumurru matxistarik ez

Zurrumurru matxistarik ez

Bizkaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Saretik kontzientziazio-formazio-akzio prozesu bat abiatuko dugu indarkeria matxistaren inguruko gertaerak, jarrerak eta zurrumurruak identifikatu eta agerian uzteko, herrietako jaiei begira kanpaina bat sortzea xede.
Zurrumurru matxisten kontrako eragile aktibo izan nahi?

Parte hartu nahi?

Zizur debekatutik, Zizur librera emakumeentzat

Zizur debekatutik, Zizur librera emakumeentzat

ZIZUR DEBEKATUTIK, ZIZUR LIBRERA EMAKUMEENTZAT

Egitasmo honen hazia Zizur Nagusiko kolektibo feminsiten (Zizurko Talde Feminista eta Mujeres Libres) eta Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuaren arteko elkarlanetik sortzen da. Proiektuaren helburua emakume nahiz identitate ez norbatiboentzako herriko puntu kritikoak identifikatzea eta hauei aurre egiteko proposamenak zehaztea izango da. Beldurra edo intseguritatea sortzen dizkiguten puntu edo esapzio hauek dimentsio urbanistiko edo arkitektonikotik aztertzeaz gain, dimentsio erlazional eta sozialetik ere azetrtu ditugu.

Proiektuaren bigarren helburu bat, Zizurko emakumeen ahalduntzea eta parte hartze sozio-politikoa bultzatea izango da. Horretarako, metodologikoki Ikerketa Ekintza Partehartzailea erabili dugu. Sakoneko elkarrizketak eta talde eztabaidak egiteaz gain, saio presentzialez osatutako prozesua jarri dugu martxan bertako emakumeekin. Beraiek izango dira, berdintasun sailarekin batera, gerora Zizur aske baten bidean ekintza eraldatzaileak burutuko dituztenak