Zaintza sistema publiko komunitarioa hausnartzen

Zaintza sistema publiko komunitarioa hausnartzen

Zaintzari buruzko hitzaldia

 

Zestoako Udalak antolatuta, “Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz” hitzaldia eskaini zuen atzo Miren Aranguren Etxartek, Emagineko kideak, Arroabean.

Hemen irakur dezakezue hitzaldiaren aurretik, Danbolinek (Zestoako herri aldizkariak) Mireni egindako elkarrizketa:

https://danbolin.eus/elkarrizketa-miren-aranguren-etxarte-oso-gai-konplexua-da-zaintzarena-askotariko-dimentsioak-biltzen-dituelako

“Oso gai konplexua da zaintzarena, askotariko dimentsioak biltzen dituelako”

Teoria eta praktika feministatik abiatzen gara beti. Badira urte mordoxka bat Euskal Herriko mugimendu feministak eta beste herrialde batzuetako mugimendu feministek ere zaintzaren gaia diskurtso politikoaren erdigunean kokatu zutela. Guk hortik edan dugu nagusiki eta horren adierazle dira azken martxoaren 8etan ere egin diren grebak edo gaur egun daukagun zaintza antolaketarako eredu hori errotik aldatzeko egin diren proposamenak. Gure abiapuntua da bereziki ekonomia feministak eskaintzen digun begirada hori, nolabait ikusezinak eta aitortzarik gabeak eta bizitza sostengatzeko ezinbestekoak diren lan eta prozesu horiei guztiei arreta jartzea. Ez da kasualitatea ikusezinak eta aitortza politiko eta ekonomikorik gabe dauden lan horiek emakumeon esku egotea.

Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz

Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz

Zestoako hitzaldiaUrtarrilaren 26an Emaginek “Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz” hitzaldia eskainiko du Zestoako Udalak antolatuta.

Arroabeko eskola zaharrean izango da, 18:30ean.

Bizitza duinak erdigunera!

Hitzaldia Hernanin: Auzozaintza sare publiko-komunitarioa

Hitzaldia Hernanin: Auzozaintza sare publiko-komunitarioa

Auzozaintza sare publiko-komunitarioa kartelaOrain dela pare bat urte izango dira Emagin Elkartetik Beterri-Buruntzaldeako zaintza erregimenaren gaineko diagnostikoa egin genuen, eta horrekin batera ekintza planerako proposamenak jaso genituen. Hernanin, prozesuarekin aurrera jarraitu dute, eta horren adibide da antolatzen ari diren Auzozaintza sare publiko-komunitarioa: bakardadean dauden adineko pertsonei zuzendutako egitasmoa.

Hori aurkezteko, hitzaldia egingo dugu datorren urtarrilaren 20an Hernaniko Biteri Kultur Etxean 18:30ean. Emaginetik Hernaniko zaintza lanen antolaketaz eta aurrera begirako egitasmo berri gehiagoz jardungo dugu.

Adinekoak eta menpekoak zaintzeko sistema publiko-komunitario baterako erronkak

Adinekoak eta menpekoak zaintzeko sistema publiko-komunitario baterako erronkak

Pasaden abenduaren 15ean, Duintasuna Pentsionisten elkarteak antolatuta Oreretan izan ginen Emagin Elkarteko kideok hitzaldia eskaintzen; izan ere, azken urteotan Gipuzkoan landu dugu gaia eta horren berri ematera joan ginen.

hitzaldiaren kartelaIzugarrizko poza hartu genuen Merkatu Zaharreko gela guztiz betea ikusi genuenean, eta 100 pertsona baino gehiagok zaintza lanak antolatzeko ditugun moduen gaineko hausnarketan parte hartzeko prest zeudela ikusi genuenean.Gure abiapuntua izan zen zaintza lanen dualtasuna; hots, zaintza lanak erromantizatzetik urrun, ezkutuan dituen tranpak mahai gaineratu behar dira. Zeinek egiten dituen eta zeinek jaso; zein posizio sozial duten batzuk eta besteek; zein baldintzatan egiten diren, eta zein eragin dituzten. Zaintza lanek bereizkeria egoerak sortzen dituzte, derrigorrez egiten direnean, diskriminazioak sortzen dituztenean eta jendarteko arrakalak areagotzen dituztenean, negozio pribatu direlako. Era berean, hortzimuga dira, eraldaketarako palanka; izan ere, zaintza lanen antolaketa eta ulerkera aldatzeak guztia alda dezakeelako.

Egungo zaintza erregimen bidegabea aztertu genuen, eta ondorioztatu zaintza sistema publiko komunitarioa behar dela hiperfeminizazioari, arrazializazioari, etxeko langileen explotazioari eta merkantilizazioari aurre egiteko. Erakunde publikoak aldatzea ezinbestekoa izango da horretarako, baina merkatua alde batera utzi eta komunitatea indartzeko ahalegina egin beharko dugu, profesionaltasuna galdu gabe (horretan ezinbestekoak dira kooperatiba sozial eraldatzaileak eta zerbitzu publikoak) eta ardura kolektiboa ardatz. Zaintza lanetan ere elkarrekikotasun feminista behar dugu.