ABIAN DA NAFARROAKO HEZKIDETZA PLANA

ABIAN DA NAFARROAKO HEZKIDETZA PLANA

Nafarroako hezkuntza departamentuak hezkidetza plana osatu du, eta haur hezkuntzan, batxilergoan zein lanbide heziketan txertatuko du. Aurten, Nafarroako 16 ikastetxe animatu dira SKOLAE izeneko proiektua martxan jartzera, eta esperientzia horien ondoren egingo diren moldaketekin, hurrengo urtean, Nafarroako ikastetxe guztietara hedatu nahi da. 

Emaginek edukien garapenean lagundu du; lidergotzaren, ahalduntzearen eta parte hartze sozialaren atalean egin dugu ekarpen nagusia. Material eta baliabide pedagogiko askotarikoak sortu ditugu, irakasleei zuzendutako online formaziorako nahiz ikasleei begirako materialak lantzeko aurreikusita dauden saioetarako.

Hona hemen Skolae proiektuari eta honen aurkezpenari buruzko informazio gehio:

 

IBARRAKO BERDINTASUN ZERBITZUA KUDEATZEN HASI GARA

IBARRAKO BERDINTASUN ZERBITZUA KUDEATZEN HASI GARA

Formazioa eta ikerketaren alorra lantzeaz gain, aholkularitza, zuzeneko eskuhartzea zein zerbitzuen kudeaketa dira Emagin Elkartean, azken urteotan, garatu ditugun lan lerroak. Azkena Ibarrako udalean abiatu dugu: apiriletik aurrera bertako berdintasun zerbitzua kudeatzen hasi gara.
Aizpea Esnaola oriotarraren esku egongo da zerbitzua eta, momentuz, lehentasunak honakoak dira: Ibarrako emakumeon boteretzea lortzeko mugimendu feminista indartzea, politika publikoetan mainstreaming berdintasun estrategia txertatzea eta indarkeria sexistari aurre egiteko bitartekoak koordinatu eta eskuragarri jartzea.

Hemen duzue berdintasun teknikariari pasaden ekainean egindako elkarrizketa:
https://ataria.eus/ibarra/1498585475539-lan-asko-egin-behar-dugu-emakumeen-lana-ikusarazteko

INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEAK NONAHI

INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEAK NONAHI

Gero eta gehiago dira emakumeok jaietan pairatzen ditugun erasoen kontra lanean diharduten udal eta elkarteak. Hori dela eta, Emaginek eskaintzen du indarkeria sexistaren prebentziorako gune ibiltaria; fisikoki herriko jaietan informazioa eskuratzeko zerbitzua da. Herritar guztientzako espazioa da, baina, bereziki, helburua da neska gazteengan eragitea; batetik, erasoak identifikatzen jakin eta autoefentsaren filosofía ezagutarazi nahi dugu; bestetik, ligoteo osasuntsua eta jaietan guztiontzako gozamena zabaldu nahi dugu.
Bertan, eskuorriak, pegatinak, txapak egiteko aukera eta material ugari daukagu eskuragarri.

Hemen duzue udaran Amurrion egon ziren bi hezitzaileei egindako elkarrizketa:
https://aiaraldea.eus/amurrio/1502885643479-emakume-izateagatik-gutxiesten-gaituen-edozein-jarrera-da-eraso-matxista