IBARRAKO BERDINTASUN ZERBITZUA KUDEATZEN HASI GARA

IBARRAKO BERDINTASUN ZERBITZUA KUDEATZEN HASI GARA

Formazioa eta ikerketaren alorra lantzeaz gain, aholkularitza, zuzeneko eskuhartzea zein zerbitzuen kudeaketa dira Emagin Elkartean, azken urteotan, garatu ditugun lan lerroak. Azkena Ibarrako udalean abiatu dugu: apiriletik aurrera bertako berdintasun zerbitzua kudeatzen hasi gara.
Aizpea Esnaola oriotarraren esku egongo da zerbitzua eta, momentuz, lehentasunak honakoak dira: Ibarrako emakumeon boteretzea lortzeko mugimendu feminista indartzea, politika publikoetan mainstreaming berdintasun estrategia txertatzea eta indarkeria sexistari aurre egiteko bitartekoak koordinatu eta eskuragarri jartzea.

Hemen duzue berdintasun teknikariari pasaden ekainean egindako elkarrizketa:
https://ataria.eus/ibarra/1498585475539-lan-asko-egin-behar-dugu-emakumeen-lana-ikusarazteko

INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEAK NONAHI

INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEAK NONAHI

Gero eta gehiago dira emakumeok jaietan pairatzen ditugun erasoen kontra lanean diharduten udal eta elkarteak. Hori dela eta, Emaginek eskaintzen du indarkeria sexistaren prebentziorako gune ibiltaria; fisikoki herriko jaietan informazioa eskuratzeko zerbitzua da. Herritar guztientzako espazioa da, baina, bereziki, helburua da neska gazteengan eragitea; batetik, erasoak identifikatzen jakin eta autoefentsaren filosofía ezagutarazi nahi dugu; bestetik, ligoteo osasuntsua eta jaietan guztiontzako gozamena zabaldu nahi dugu.
Bertan, eskuorriak, pegatinak, txapak egiteko aukera eta material ugari daukagu eskuragarri.

Hemen duzue udaran Amurrion egon ziren bi hezitzaileei egindako elkarrizketa:
https://aiaraldea.eus/amurrio/1502885643479-emakume-izateagatik-gutxiesten-gaituen-edozein-jarrera-da-eraso-matxista