¿Qué ofrecemos?

DIFUSIÓN Y PRODUCCIÓN

En este ámbito se ha trabajado en las siguientes líneas de trabajo:
E

MEMORIA:

En esta línea de investigación analizamos la genealogía del movimiento feminista. Asimismo, impulsamos muchos trabajos destinados a recoger la aportación histórica de las mujeres.

 

E

PRODUCCIONES ARTÍSTICAS:

Impulsamos producciones basadas en la creatividad tanto colectiva como individual.

E

TRABAJOS DE INVESTIGACIÓN:

Fomentamos las producciones propias y difundimos las investigaciones realizadas.

E

MATERIAL PARA INTERVENCIONES:

Publicamos guías, manuales y material divulgativo.

PUBLICACIONES

Protokoloak egiteko gidaren azala
Ekarte eta kolektiboetan eraso matxisten kudeaketarako protokoloak egiteko gida

«Gero eta gehiago dira kolektibo, elkarte eta antolakundeen barruan salatzen diren jarrera eta eraso sexistak. Zer egin holako kasuetan? Gure kolektibo eta elkarteak horrelako kasuak kudeatzeko prestatuta daude? Baliabideak jartzen ditugu horrelako kasuak bideratzeko? Nola egiten da minaren erreparazioa? Zein neurri hartzen ditugu erasoak burutu dituzten kideekiko? Egungo justizia punitibo patriarkalean sinetsi ez arren, zigorra nahi dugu beraientzat? Zein justizia eredu nahi dugu eta hori praktikan nola egikaritzen da? Nolako prestakuntza feminista eta kultura emozionala dugu komunitate bezala horrelako kasuetan inplikatzeko eta horiek kudeatzeko?

Ikusita gai honetan dauden hutsuneak eta azken urteetako esperientzia oinarri, Emaginetik tresna praktiko eta erabilgarri bat sortu nahi izan dugu. Indarkeria matxistarekin amaitzeko eta gure mugimendu zein kolektiboetan ematen diren egoerak kudeatzeko ardurak, kolektiboa izan behar duela uste dugu. Dagoeneko ezin dugu inguruko feministengan delegatu horrelako kasuak kudeatzearen erantzunkizuna. Egungo justizia ereduak ere zalantzak sortzen dizkigu, besteak beste, askotan erasoa jasan duenaren berbiktimizazioa ekartzen duelako. Gainera, kontutan hartu behar dugu erasoak aipatzerakoan ez garela soilikbortxaketa bezalako kasu larriez mintzo. Aitzitik, ikusgarrienak diren erasoen azpian gertatzen diren bestelako eraso eta jarrera matxista oro azaleratu nahi dugu. Egunerokotasunean gertatzen diren jokaerak ere mahaigaineratu eta kudeatu behar dira elkarte feminista izan eta kasu larriak ekidin nahi baditugu.

Horregatik, kolektibo edo elkarte bakoitzak bere lanketa eta protokoloa egiteko GIDA BAT sortu dugu. Ez, ordea, zalantza eta beldurrik gabe. Izan ere, kontziente gara elkarte edo kolektiboetan ematen diren erasoak konplexuak direla, askotan harreman pertsonalak zeharkatzen dituztela, aurreikusi ezin diren elementuak gurutzatzen direla, kudeatu beharreko emozio eta behar ezberdinak (askotan kontajarriak) loratzen direla, etab. Errespetu, zaintza, ardura eta humiltasun askorekin egin beharreko prozesu konplexuak izaten dira. Kasu bakoitza mundu bat da eta ez dago elementu eta aldagai guztiak aurreikusi eta kontrolatu ditzakeen protokolorik. Ondorioz, nabarmenak dira gida honen mugak. Alta, muga eta kontraesanak izan arren, gure asmoa gai honekin komunitate bezala egiten ari garen ikasketa prozesuan tresna praktiko bat eskaitzea da»

Zurrumurru matxisten gida – Uste ustelak

Publikoki, berdintasunaren aldeko diskurtsoa gailendu da, eta indarkeria matxis­taren kontrako ekimenak, agerraldiak eta jardunal­diak ditugu nonahi. Hala ere, sexuen arteko harre­manei buruz gizartean errotuak ditugun sines­menak eta jarrerak ez dira hainbeste aldatu. Horren isla garbia dira zurrumurru matxista deitu diegun ho­riek. Herritar askok ditugun pentsamendu eta sentipe­netatik abiatuta ahotan era­biltzen ditugun uste uste­lak; indarkeria matxistaren erroan sustraituta dauden iritziak, zeinak indarkeria matxista baimentzen duten ekintza bilakatzen baitira.

Esku artean duzun gida hau da indarkeria matxistari au­rre egiteko tresna. Auto­defentsa feministarako eta banakako nahiz taldeko ahalduntzerako bitartekoa. Azken batean, eraldaketa­rako beste tresna bat.

Mito eta zurrumurru ma­txistak zer diren, nola adie­razten diren, haien jatorria zein den, haiei aurre egi­teko erantzunak eta estra­tegiak eta abar bildu nahi ditu gida honek. Kontzient­ziak astindu nahi ditugu eta, halaber, maitasunaren, elkartasunaren eta goza­menaren inguruko diskurt­so ireki eta ugariak sortu.

Beterri-buruntzaldeako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena

Jakinik zaintza erregimena guztiz iraultzea, jendartea errotik aldatzea dakarrela urgenteen diren eremuetan zentratuko gara. Eskualdeko zaintza erregimena zein den identifikatu nahi dugu eta horren barruan zaintzaileek (bai profesionalek zein ez profesionalek) duten egoera ikustarazi nahi dugu. Zaintzari buruzko iruditeriak eta zentzuak ezagutzea, zaintzaileen egoera eta beharrak ezagutzea, zaintza lanak sozializatu eta kolektibizatzeko bideak urratzea eta zaintza lanetan daudenen aitortza eta ahalduntze prozesuak bultzatzea dira ikerketa lanaren helburuak.

Horretarako eskualdeko argazkia osatuko dugu eta behar nagusien gainean aldaketa proposamenak bilduko dituen ekintza plana zehaztuko dugu, Beterri-Buruntzaldeako eragile sozial eta politiko nagusiekin.

Hezkidetza gida

Euskal Herriko Bilgune Feministak hezkuntza alorrean hartutako konpromiso eta egindako Ianketaren fruitua izan zen Hezkidetza Gida. Urteetan zehar egindako eztabaida, diagnostiko eta elkartrukeen ondorioz sortu zen tresna praktiko hori. Sexu bereizkeria gainditzeko kontuan hartu beharreko irizpide orokor batzuk zehaztu ziren, detektatutako zenbait hutsuneei aurre egiteko asmoz.

Hezkuntza formalean lanean dabiltzan horientzako tresna izaten jarraitzen duela iritzita, hemen duzue eskuragarri.

Hortik ateratzen den emakume orok indarkeria adierazpide ugari pairatzeko arriskuan bizi da, eta, horretarako, gure buruen (indibidualki eta kolektiboki) defentsarako tresnak behar ditugu: errudun ez sentitzeko, erantzuteko, geure burua maitatzeko, ezetz esaten ikasteko…

Hauxe duzu autodefentsa feministaren oinarriak ezagutzeko lanabesa.

Beldurrak gurekin jai! Ekin autodefentsa feministari

Ezbairik gabe, emakumeak menperatzeko makineria eraginkorrena da indarkeria sexista, zapalkuntzak etenik ez izateko gailu garrantzitsuena. Gainera, gizartea antolatzeko ditugun erakunde eta egitura guztiek erabat barneratuta dute; eremuz eremu antzeman dezakegu eta adierazpide ugari ditu. Gizon eta emakumeak botere harremanean jartzeko baliatzen da eta horientzat egokia eta desegokia zer den definitzen du.

Hortik ateratzen den emakume orok indarkeria adierazpide ugari pairatzeko arriskuan bizi da, eta, horretarako, gure buruen (indibidualki eta kolektiboki) defentsarako tresnak behar ditugu: errudun ez sentitzeko, erantzuteko, geure burua maitatzeko, ezetz esaten ikasteko…

Hauxe duzu autodefentsa feministaren oinarriak ezagutzeko lanabesa.

Gure genealogia feministak.
Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat

Ate txiki zenbait ireki ditugu liburu honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibilbidea (1960tik 2015era bitarte) argitzen laguntzeko asmoz. Ate txiki horietara hurbildu, etan begira ezazu ate zulotik, isil gordean, marruka. Eta ateak ireki, norberaren gelatik plazaranzko bidean, eta atzera gelara ere, leiho eta zutabeetan indarberriturik eta arrakalaturik plazara itzultzeko. Orro egitera, patriarkatuaren hormatzarrek dardara egiteraino.

Sukaldetik plazara (DVD)

Euskal Herriko iparraldean, 1960. urtetik aurrera, sortu ziren talde zein aldarrikapen feministak jaso ditugu lan honetan. Hamarkada guztietan protagonista nagusiak izan direnen testigantzak bildu ditugu, ahantzi ez ditzagun.

Emagin Elkartea eta Euskal Herriko Bilgune Feminista elkarlanean atera dugun liburuxka duzue.

Bideoa ikusteko, klikatu hemen.

Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa

Gida honetan, Euskal Herriko Bilgune Feministarekin batera izendegiak arautzen dituzten legeak eta izenen atzean ezkutatzen den sexu bereizkeriaren gaineko irakurketa jaso dugu. Gainera, genero roletatik aldentzeko alternatibak eta praktika zehatzak jaso ditugu.

Festa dezagun gaurdanik geroa! (DVD)

Dokumental honetan Euskal Herriko jai ereduen gaineko irakurketak jaso ditugu, askotariko ahotsen bidez. Hainbat herritako esperientziak eta bizipenak jaso ditugu herri jai parekideen inguruan hausnarketa bideratzeko asmoz.

Festa dezagun gaurdanik geroa! (DVD)

Dokumental honetan Euskal Herriko jai ereduen gaineko irakurketak jaso ditugu, askotariko ahotsen bidez. Hainbat herritako esperientziak eta bizipenak jaso ditugu herri jai parekideen inguruan hausnarketa bideratzeko asmoz.

Bideoa ikusteko, klikatu hemen

Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren ikurrinapean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Ezagun ditugu borrokaldi horren lehen lerroan hil ziren Pakito Arriaran, Begoña Garcia Arandigoien edota Marta Gonzalez, baina horiekin batera beste internazionalista asko egon ziren, euskaldun zein ez, eta horien izenak guztiz ezezagunak dira. Miren Odriozola horietariko bat izan zen; guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten.

Indar bat gara gu. Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte.

Hemen duzue XXI. mendean patriarkatuari aurre egiteko beste bide batzuk arakatu nahi izan ditugunon kontakizuna; emakume batzuen erresistentziaren historia laburra; zapalkuntzaren gau luzean jaio eta itzali ez den birramonen suarekin bizimodu duinen alde borrokatu dugunon kontaketa; aldaketa posible dela sinesten dugunona; arau sozialetatik desbideratu nahi dugunona; iraultza ezinbestean feminismotik eraiki behar dela uste dugunona. Aitortza lan honetan, Euskal Herriko Bilgune Feministaren ibilbide oparoa jaso dugu.