BAZTANGO indarkeria matxistaren eta arreta zerbitzuen inguruko DIAGNOSTIKOA

BAZTANGO indarkeria matxistaren eta arreta zerbitzuen inguruko DIAGNOSTIKOA

BAZTANGO INDARKERIA MATXISTAREN ETA ARRETA ZERBITZUEN INGURUKO DIAGNOSTIKOA

Genero-desberdinkerien baitan antolaturiko egungo jendarte honetan, emakume, neskato, haur edota sexu-genero disidenteen eskubideak sistematikoki urratzen dira. Indarkeria matxista bereizkeria horien adierazpen gordinena da eta, era berean, desparekotasun horiek iraunarazteko mekanismo gisa jarduten du. Indarkeriarik gabeko bizitzak aldarrikatzearekin batera, ezinbestean, honi aurre egin eta erantzuna hobetzeko neurriak hartu behar dira. Zeregin horri ekin dio 2022. urtean Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak beste hainbat elkarte, erakunde eta herritarrekin batera, indarkeria matxistari Baztanen ematen zaion erantzuna hobetzeko bide berriak marraztuz.

Horretarako ezinbestekoa da, egun udalerrian indarkeria matxistaren inguruan dagoen errealitatea aztertzea. Hortaz, Baztango Indarkeria Matxistaren eta Arreta Zerbitzuen Inguruko Diagnostikoa (2022) osatu dugu Berdintasun Zerbitzuarekin batera. Errealitatea ezagutzearekin batera, bidean da Emakumeen Kontrako Indarkeria Kasuetan lehen arretaz arduratzen diren erakundeen koordinazio protokoloa.

Emagin Elkartean ikerketa lana egiteaz gain, komunikazio euskarriak ere sortzen ditugu. Baztanen, Indarkeria matxista kasuetan entitateek jarraitu beharreko prozeduren flujogramak eta indarkeria kasuetan esku hartzen duten baliabideen eskuorriaren diseinuak garatu ditugu.

Bazntago baliabideen eskuorria
Baztango oinarrizko zerbitzuen flujogramak
Baztango indarkeria matxista diagnostikoa

BAGA ETA BAGABIZ, BERRITXU FEMINISTA

BAGA ETA BAGABIZ, BERRITXU FEMINISTA

BAGA ETA BAGABIZ, BERRITXU FEMINISTA

Orain arte, Berriatuan garatu diren berdintasun politikak I. Berdintasun Planaren baitan garatu izan dira. Prozesu xume baten bidez zehaztu zen plana, eta gerora, zailtasunekin topatu ziren aurrera eramateko; izan ere, oso baliabide tekniko gutxi daude herri txikietan, eta jarraipena egiteko bestelako Berdintasun egiturarik ezin izan da sortu.

2022an, batetik, egungo gizon eta emakumeen egoera aztertu dugu, horien artean dauden bereizkeria egoerak argitara ekarriz eta horiek iraultzeko aukeretan arreta jarriz. Bestetik, egoera iraultzeko orain arte egindakoa aztertu dugu, ekintzen eraginkortasuna neurtzeko eta emakume zein gizonen bizitzetan izandako eraginak aztertzeko. Azkenik, zapalkuntzak ezabatzen joateko Berdintasun Plan berria zehazteko prozesua egiten ari gara.

Hori guztia egiteko, prozesu parte hartzailea lehenetsi dugu; izan ere, prozesuak eta planak arrakasta izateko, ezinbestekoa da herrian errotua egotea, tokiko bizipenetatik abiatzea eta administrazio publikoaren osagarri izango diren egitura herritar iraunkorrak sortzea.

baga eta bagabiz, Berritxu feminista

HERNANIN ZAINTZAREN BURUJABETZARANTZ

HERNANIN ZAINTZAREN BURUJABETZARANTZ

HERNANIN ZAINTZAREN BURUJABETZARANTZ

2020an aurkeztu genuen Beterri-Buruntzaldeako Zaintza Erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena lana. Hori abiapuntu izanik, Hernanin zaintza lanen gaineko hausnarketarekin jarraitzeko bideari ekin zitzaion, eta Emagin Elkartea izan da horretan bidelagun.
Covid-19a dela eta asko atzeratu behar izan zen Beterri-Buruntzaldeako Zaintza Erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena lanaren aurkezpen herritarra, eta horiek horrela, 2022ko apirilean egin genituen jardunaldiak Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan. Horrekin batera, eta adineko pertsonen bakardade egoera urgentziaz artatzeko asmoz, hainbat lan saio egin ziren 2021eko udaberritik udara bitarte, eta Auzozaintza egitasmoaren definizioa egin zen ondotik, 2021eko neguan martxan jartzeko.
2022ko udaberritik aurrera zaintza taldea sortu genuen. Askotariko eremuetatik datozen herritarrekin hausnarketa prozesua egin dugu, eta zaintzaren inguruko irakurketa komuna eraikitzeaz gain, 2023-2027rako ekintza plana zehaztu dugu, bereziki artikulazio komunitarioa sustatzeko eta zaintza zerbitzuak egokitzeko. Era berean, osatu dugun taldearen gainean hausnartzen ari gara. Zer garen eta nola nahi dugun aurrera begira antolatu erabaki behar dugu, Hernanin zaintza lanak burujabetasunaren ikuspegitik lantzen jarraitzeko.

ORDIZIAN INDARKERIA MATXISTEN AURREAN JARDUTEKO I. PROTOKOLOA

ORDIZIAN INDARKERIA MATXISTEN AURREAN JARDUTEKO I. PROTOKOLOA

ORDIZIAN INDARKERIA MATXISTEN AURREAN JARDUTEKO I. PROTOKOLOA

2020. urtean egin zen indarkeria matxista kasuen aurrean Ordizia mailan erantzuteko lehenengo protokolo saiakera. Orduan herritarren parte-hartzea nahikoa ez zela izan iritzita, bertan behera gelditu zen egitasmoa. Amore eman gabe, Ordiziako Udalak 2022. urtean berriro heldu zion proiektuari. Bigarren saiakera horretan, Emagin Elkartearen laguntza teknikoarekin eta metodologia parte-hartzeaileak premisa gisa harturik. Harrez gero, herriko mugimendu feministarekin, elkarte ezberdinetako ordezkariekin, Udal zinegotzi zein teknikariekin eta norbanakoekin aritu gara indarkeria matxista kasuei erantzuteko Ordiziako I. protokoloa osatzen. Prozesu horretan, azken urteetan indarkeria matxistari erantzuterakoan nola udal mailan hala herriko mugimendu feministan eskuratu diren jakintzak barne-hartu dira, alde batetik. Eta elkarlana oinarri izanda, orain arte eraso matxistei eman zaien  erantzuna hobetu da, beste aldetik. 2023an ikusiko dute prozesuan adostutakoek argia, eta orduan hasiko da baita ere protokoloaren herriratzea.

ordiziko lansaioa

IZT KOOPERATIBAREN DIAGNOSTIKO FEMINISTA

IZT KOOPERATIBAREN DIAGNOSTIKO FEMINISTA

IZT KOOPERATIBAREN DIAGNOSTIKO FEMINISTA

Argi dago egungo gizartea ezin dela soilik prozesu sozialen bidez ulertu. Aitzitik, gure eguneroko bizitzan artefaktu teknologikoek hartu duten erabateko presentzia dela-eta salbuetsi ezinezko elementu bihurtu dira gogoeta horretan. Era berean, informazio teknologiaren garapena ere ezin da giza-harremanetan ematen diren transformazioetatik aparte aztertu. Hain zuzen, teknologia eta giza harremanen arteko gurutzaketa horretan kokatzen da IZT kooperatiba. Bere jarduera esparrua IKTen eremua izanik ere, pertsonak ardatz dituen proiektu gisa definitzen du bere burua eta erabat maskulinizatuta dagoen  sektore batetan balio parekideen aldeko apustua egiten du. Abiapuntu hori ezinbestekoa izan da Emaginetik IZTren ebaluazio-diagnostikoa osatu ahal izateko, hasierako borondaterik gabe ezinezkoa delako etorkizun berdinzaleagoak irudikatzea. Elkarrekin egindako bideak emaitza positiboak izan ditu, gainera, genero ikuspegitik kooperatiba barruan hobetzeko dauden puntuak identifikatu eta horiek gainditzeko ekinbide posibleez hausnartu dugulako.  

izt logoa