Formatzaile-dinamizatzaile bila gabiltza
Kurrikulumak jasotzeko azken eguna abuztuaren 15a izango da.
Kurrikulumak jasotzeko azken eguna abuztuaren 15a izango da.
Ekainaren 9an egingo ditugu ‘Bizitzak erdigunean:Oñatiko zaintzaileen genealogia feminista bat’ ikerketa lanaren aurkezpenak Oñatiko zine aretoan. 11:00etan izango da goizeko saioa eta 18:00etan arratsaldekoa.
6 urtetik 14 urte bitarteko gazteengan indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak ikus-entzunezko material berritzailea garatu eta garatu du, lurraldeko hezkuntza sarearen eta hezitzaileen eskura jarriz. 2020ko Aurrekontu Irekietan herritarrek lehenetsitako proiektuetako bat da eta, Pausso izenburupean, haur eta gaztetxoen garatze une ezberdinetara egokitzen diren lau baliabide gauzatu dira, bakoitza bere gida didaktiko berezituarekin. Lotura honetan duzue materiala: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/berdintasuna/pausso
Premisa horiekin landu dira, egitasmo honen testuinguruan, animaziozko bideo bat, bideo-joko bat, bideo bat eta mugikorrarentzako aplikazio bat, 6-8, 8-10, 10-12 eta 12-14 adin tarteetarako, hurrenez hurren.
Azken bi urteetan 15.000 lagun inguruk parte hartu dute prozesuaren fase ezberdinetan eta ekarpen horien guztien artean nabarmendutako eskaeretako bat izan zen haur eta nerabeekin indarkeria matxistaren prebentzioa lantzea, “hezkidetzaren ikuspegia jorratuz eta ikus-entzunezko materiala baliatuz”. Materiala sortzeko prozesuaren mahaian Mugimendu Feministako hainbat kidek parte hartu dute eta horien artean izan da Emagineko Idoia Arraiza.
Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur eta feminismoa beti da opari polita. Horregatik, gogorarazi nahi dizuegu Gure genealogia feministak: Euskal Herriko mugimendu Feministaren kronika bat eta Salda Badago: Euskal Heriko V. Jardunaldi feministak liburuak eskuragarri ditugula Emaginen.
Interesa izanez gero jarri gurekin harremanetan: komunikazioa@emagin.eus helbidean.
Gaur emango diogu hasiera Arbizun (Sakana) Gorputz_grafiak erakusketari, 18:ooetan. Martxoaren 24ra arte izango da ikusgai Arbizuko udaletxeko batzar gelan: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan irekiko dute 16:30etik 19:30era.
Mugimendu feministako hainbat kide bildu ginen atzo 2019ko azaroko jardunaldi feministetan bizitakoak jasotzen dituen liburuaren aurkezpenean. Emagin elkarteak jaso eta garatu ditugu liburuko edukiak. Monika Mendiberrik, Emagineko kideak, azaldu zituen liburuaren garapen-prozesuaren nondik norakoak. Liburuaren funtsa memoria ariketa bat egitea dela adierazi zuen, baina, horrez gain, interpretazio kritiko bat egitea ere badela argitalpen horren asmoa. Liburuaren garapen-prozesuan jardunaldietan landutako materialaren analisia egin dugu, proposamenak, mahai inguruetako aktak eta herrikako diagnosiak aztertuz. Eta 2.631 feministek parte hartu dute talde-elkarrizketa bidez. Liburuaren atal batzuk subjetiboak direla azaldu du Mendiberrik: “Jardunaldietan parte hartu duten protagonista ororen bizipenak, emozioak eta tentsioak jasotzen ditu. Badaude elementu ez hain erosoak. Soluzionatu gabeko eztabaidak, izendatzeak eta kontzeptuak”.
Aurrera begira ditugun erronken eta lanketen inguruan jardun zuen Cony Carranza herri-hezitzaile feminista eta jardunaldien antolakuntzako lan-taldeko kideak. Liburuan egun haietan Durangon gertatu zena jaso dela eta hor heldutako eztabaidetan bidea egiten jarraitu nahi dutela adierazi zuen, prozesuetan sinesten dutela eta lanketak arduratik egiten jarraitzea dugula erronka.
Liburuaren ale bakoitza elebitan argitaratu da, euskaraz eta gaztelaniaz eta 18 euroren truke izango da salgai Euskal Herriko saltokietan. Datozen egunetan aurkezpen gehiago egingo dira Euskal Herriko hainbat udalerritan: Ondarroan, Arrasaten, Zumaian, Oreretan, Oiartzunen eta Zizurren.