EAEKO EMAKUMEEN ETXEEN INGURUKO ERRADIOGRAFIA (2023)

EAEKO EMAKUMEEN ETXEEN INGURUKO ERRADIOGRAFIA (2023)

EAEKO EMAKUMEEN ETXEEN INGURUKO ERRADIOGRAFIA (2023)

Gela bat norberarentzat aldarrikatu zuen 1929an Virginia Woolf idazleak eta Hego Euskal Herriko Mugimendu Feministak jarraitu zion lorratzari. Frankismoaz geroztik, emakumeen arteko elkargune edota espazio propioen aldarrikapena etengabeko bat izan da gertuko mugimendu feministan.

Batzuk, ibilbide luzea dute eta beste batzuk, berriz, berriki ireki dira. Bakoitzak bere izaera du, bere antolatzeko modua, bere finantzazio sistema, bere instalazioak.  Bakoitzaren singulartasun horretan bada komun ugari, ordea. Hain zuzen, txosten honetan esperientzia eta praktika horietatik abiatuta Emakumeen Etxeetako errealitate, indargune eta erronkak identifikatzen dira. Horretarako, espazio horietako subjektu  printzipalekin egon gara: dinamizatzaile eta erabiltzaileekin.

Bertan jasotakoak Bilboko Galtzagorri elkarteak bultzaturiko prozesu baten barruan kokatzen dira zeinaren motibazioa Bizkaiko hiriburuko emakumeen beharrak asetzen laguntzeko berariazko espazio bat diseinatzea eta gauzatzea den. Emakundek diruz lagundutako ikerketa honetan, EAEko 9 Emakumeen Etxeetako esperientziak jasotzen dira. Lagina mugatua izan arren, gaur egun 15 Emakumeen Etxe baitaude EAEn,  ikaspen orokor batzuk ateratzeko baliagarri da.

Informazio gehiago nahi izanez gero: TXOSTENA ikusi

EAE emakumeen etxeen erradiografia
EAE emakumeen etxeen erradiografiaren helburuak
EAE emakumeen etxeen denbora lerroa
EAE emakumeen etxeen informazio fitxak

Hernanin zaintzak erdigunera

Hernanin zaintzak erdigunera

Hernanin zaintza lanak erdigunera!

2022ko udaberrian Hernaniar talde batekin batera hasi genuen Hernanin zaintza lanen inguruko hausnarketa, 2020an aurkeztutako Beterri-Buruntzaldeako Zaintza Erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena lana erreferentzia gisa hartuta. Emagin Elkartea prozesu honen guztiaren bidelaguna izan da.

Hausnarketa prozesu horren emaitzak aurkezten dizkizuegu orain: batetik,  manifestua, orain arte egin  dugun hausnarketa kolektiboaren oinarriak biltzen dituena; bestetik, 2023tik aurrera martxan jarri nahi dugun ekintza plana. Biak ditugu Hernaniko zaintzen taldearen iparrorratz, zaintzak Hernaniko antolaketaren erdigunera ekartzeko.

Ekintza planaren helburuak:

  • Hernanik dituen zaintzarekin lotutako espazioak egonkortu.
  • Zaintza lanen gainean sentsibilizazio lana egin.
  • Artikulazio komunitarioa sustatu.
  • Zaintzaileen arteko guneak sendotu.

Maiatzaren 13an Zaintzak Erdigunera Eguna ospatuko dugu guzti hau gaintontzeko herritarrei aurkezteko, egitarau xume zein mamitsu batekin.

Egun berezi honetarako komunikazio euskarrien diseinua Emagin Elkarteak sortu ditu.

Hernanin zaintzak erdigunera eguna 2023
Hernaniko zaintzen manifestua
hernaniko zaintzen egunerako gonbidapena
Hernaniko zaintzen egunerako rollupa<br />

BAZTANGO indarkeria matxistaren eta arreta zerbitzuen inguruko DIAGNOSTIKOA

BAZTANGO indarkeria matxistaren eta arreta zerbitzuen inguruko DIAGNOSTIKOA

BAZTANGO INDARKERIA MATXISTAREN ETA ARRETA ZERBITZUEN INGURUKO DIAGNOSTIKOA

Genero-desberdinkerien baitan antolaturiko egungo jendarte honetan, emakume, neskato, haur edota sexu-genero disidenteen eskubideak sistematikoki urratzen dira. Indarkeria matxista bereizkeria horien adierazpen gordinena da eta, era berean, desparekotasun horiek iraunarazteko mekanismo gisa jarduten du. Indarkeriarik gabeko bizitzak aldarrikatzearekin batera, ezinbestean, honi aurre egin eta erantzuna hobetzeko neurriak hartu behar dira. Zeregin horri ekin dio 2022. urtean Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak beste hainbat elkarte, erakunde eta herritarrekin batera, indarkeria matxistari Baztanen ematen zaion erantzuna hobetzeko bide berriak marraztuz.

Horretarako ezinbestekoa da, egun udalerrian indarkeria matxistaren inguruan dagoen errealitatea aztertzea. Hortaz, Baztango Indarkeria Matxistaren eta Arreta Zerbitzuen Inguruko Diagnostikoa (2022) osatu dugu Berdintasun Zerbitzuarekin batera. Errealitatea ezagutzearekin batera, bidean da Emakumeen Kontrako Indarkeria Kasuetan lehen arretaz arduratzen diren erakundeen koordinazio protokoloa.

Emagin Elkartean ikerketa lana egiteaz gain, komunikazio euskarriak ere sortzen ditugu. Baztanen, Indarkeria matxista kasuetan entitateek jarraitu beharreko prozeduren flujogramak eta indarkeria kasuetan esku hartzen duten baliabideen eskuorriaren diseinuak garatu ditugu.

Bazntago baliabideen eskuorria
Baztango oinarrizko zerbitzuen flujogramak
Baztango indarkeria matxista diagnostikoa

BAGA ETA BAGABIZ, BERRITXU FEMINISTA

BAGA ETA BAGABIZ, BERRITXU FEMINISTA

BAGA ETA BAGABIZ, BERRITXU FEMINISTA

Orain arte, Berriatuan garatu diren berdintasun politikak I. Berdintasun Planaren baitan garatu izan dira. Prozesu xume baten bidez zehaztu zen plana, eta gerora, zailtasunekin topatu ziren aurrera eramateko; izan ere, oso baliabide tekniko gutxi daude herri txikietan, eta jarraipena egiteko bestelako Berdintasun egiturarik ezin izan da sortu.

2022an, batetik, egungo gizon eta emakumeen egoera aztertu dugu, horien artean dauden bereizkeria egoerak argitara ekarriz eta horiek iraultzeko aukeretan arreta jarriz. Bestetik, egoera iraultzeko orain arte egindakoa aztertu dugu, ekintzen eraginkortasuna neurtzeko eta emakume zein gizonen bizitzetan izandako eraginak aztertzeko. Azkenik, zapalkuntzak ezabatzen joateko Berdintasun Plan berria zehazteko prozesua egiten ari gara.

Hori guztia egiteko, prozesu parte hartzailea lehenetsi dugu; izan ere, prozesuak eta planak arrakasta izateko, ezinbestekoa da herrian errotua egotea, tokiko bizipenetatik abiatzea eta administrazio publikoaren osagarri izango diren egitura herritar iraunkorrak sortzea.

baga eta bagabiz, Berritxu feminista

Udal protokoloak

Udal protokoloak

UDAL PROTOKOLOAK

Azkeneko urtean Larrabetzu, Ordizia eta Araitz-Beteluko udalerrietako eraso matxisten aurrean jarduteko eta erantzuteko protokoloak berritu edo sortu ditugu prozesu parte hartzaileen bitartez. Horretarako, bertako ordezkari instituzionalak, emakume taldeak, eragile sozialak, elkarte kulturalak edo kirol ekarteak, etab. gonbidatu ditugu eta bide batez, hauen sentsibiliaziorako eta formaziorako baliatu ditugu prozesu hauek. Udalak indarkeria matxista kasu baten berri izaterakoan, nola jokatu eta ze pauso eman behar dituen jasotzen da protokolo hauetan. Bide batez, erantzun soziala ze kasutan eta nola antolatuko den ere zehazten da.

Honetaz gain, Araitz-Beteluko kontzientziazio kanpainarako eskuorriak eta panelak ere diseinatu genituen:

Larrabetzuko protokoloaren maketazioa
Araitz-Beteluko kontzientziazio kanpainarako eskuorriak
Araitz- Beteluko panela, ekin autodefentsa feministari
Indarkeria sexistaren izotzmendia, Araitz-Beteluko panela